Elgoibarko Udalak 2019ko aurrekontu parte-hartzaileen bigarren faseko prozesua abiatu du

Udalak 200.000 euro bideratuko ditu partaidetza bidezko aurrekontuetara. Elgoibartarrek lehen fase batean proposatutako 14 proiektuetatik 4 lehenesteko aukera izango dute bigarren fase honetan

Elgoibarko Udalak 2019ko aurrekontu parte-hartzaileen bigarren faseko prozesua abiatu du 30Urtarrilak
2020
2020 UrtarrilaK 30 |
ELGOIBAR

PARTEKATU

Elgoibarko Udalak herritarrei ahotsa emango die berriz ere udal politiken diseinuan parte hartzeko. Hala, 2019ko aurrekontu parte-hartzaileen bigarren faseko prozesua abiatuko du datorren otsailaren 3an, astelehena eta horretarako, 200.000 euro bideratuko ditu. Udalak herritarrek lehen fasean proposatutako 14 proiektu zehatz mahaigaineratu ditu eta orain elgoibartarrek horietako 4 lehenesteko aukera izango dute.

“Partaidetza bidezko aurrekontuen prozesua, urtez urte finkatzen ari den ekimena da. Aurreko edizioetako parte hartzea arrakastatsua izateaz gain, herritarrek aukeratutako erronka potoloak errealitate bihurtu ditugu, Aizkorri eta Urazandiren oinezkoen pasealekua, Bernardo Ezenarro kalearen berrurbanizazioa edota bukatzen ari garen Bolatokiko Parkearen berriztapena horren adibide dira. Herritarrak udal-kudeaketan inplikatzea nahi dugu, udalaren jardunean ahotsa izatea, guztion artean, guztiok nahi dugun Elgoibar bat eraikitzeko” adierazi du Ane Beitia alkateak.

Parte hartzeko metodoak eta datak

Elgoibarren erroldatuta dauden pertsona guztiek parte hartu dezake, betiere, 16 urte edo gehiago edukiz gero. Parte hartzeko bideei dagokionez, hurrengoak azpimarratu behar dira.

Aurrez aurre: formulario bat bete eta hurrengo lekuetan utzi. Leku hauetan kokatutako kutxatilak: Aita Agirreren sarreran, Jubilatuen Etxean, Herritarren Arreta Zerbitzuan edo Olaizaga Kiroldegian. Baita Kalegoen plazan jarritako karpetan otsailaren 6an eta 7an, 11:00etatik 13:30etara eta 16:00 etatik 18:30etara.

Eta Online Formulario elektronikoaren bitartez.

Gogoratu beharra dago baita, Udalak, otsailaren 4an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, hitzaldi publiko bat eskainiko duela Aita Agirre Kulturguneko areto nagusian prozesuaren inguruko azalpenak eman eta zalantzak argitzeko.

Guztira 14 proiektu eta 4 lehenetsi behar

Partaidetzarako irizpide eta arauei dagokionez, Elgoibarko Udalak herritarrengandik jasotako 14 proiektu desberdin mahaigaineratu ditu gogokoen dituzten 4 lehenesteko aukera eskainiz. Pertsona bakoitzak behin bakarrik parte hartu ahal izango du eta horretarako beharrezkoa izango da datu pertsonalak ematea. Osatu gabeko edo errepikatutako galdetegirik antzemanez gero, ezeztatu egin da. Hauexek dira lehenengo fase horretan herritarrek proposatu eta udalak bigarren fase honetan lehenestera gonbidatzen dituen 14 proiektuak:

Industrialdeetara iristeko oinezkoentzako bideak egokitzea / Albitzurira joateko oinezkoentzako sarrera egokia egitea: 50.000 euro

Azkue (San Roke) auzorako irisgarritasuna hobetzea “Karakoleko” zubia konponduz: 35.000 euro

Meliton eta San Pedroko etxeen arteko ezpaloiak berritzea: 45.000 euro

Txiki-txoko bat sortzea, 0.-5 urte bitarteko umeentzako.: 50.000 euro

Umeen parkeetan hobekuntzak egitea: 50.000 euro

Ikastolaren alboan umeentzako parkea egitea: 50.000 euro

Txakurrak egoteko eta jolasteko toki bat egitea: 25.000 euro

Calistenia edo workout (aire librean kirola egiteko parkea) parkeak sortzea: 15.000 euro

Adineko pertsonentzat parke gehiago jartzea: 15.000 euro

Aizkorri eta Urazandi arteko bidearen azken zatia berritzea: 40.000 euro

Eskelentzako panelak jartzea: 10.000 euro

Neguko parkea egitea Urazandin. Herri Eskolako eskolaurrearen estalpea aprobetxatuz eta handituz: 50.000 euro

Hilerrian kolunbarioa egitea: 50.000 euro

Interesatu Zaitez