EAJ-PNV da Irunen PSEren proiektu politiko bukatuaren alternatiba bideragarri bakarra

Talde jeltzaleak bere proposamen guztiak tinko defendatu ditu, baina beste taldeetako askoren alde ere bozkatu du, Irun blokeotik atera dadin eta aurrera egin dezan

EAJ-PNV da Irunen PSEren proiektu politiko bukatuaren alternatiba bideragarri bakarra 28Urtarrilak
2020
2020 UrtarrilaK 28 |
IRUN

PARTEKATU

Irungo EAJ-PNV taldearen helburua beti izango da, Irungo eta bertako pertsonen onura. Halaber, desberdinen eta berdinen arteko elkarrizketa eta akordioa defendatzen ditugu, baita gure boto-emaileak eta desberdinak ere… Gaur, gure proposamenak defendatu ditugu, onargarriak eta hiriaren beharrei erantzuten dietenak; berdintasuna, prebentzioa, aparkalekua, energia-trantsizioa, ongizatea, euskara, gazteria, kirola, segurtasuna, hiriaren bultzada, auzoak…, baina beste talde batzuen ekimenen alde ere bozkatu dugu. Are gehiago, ez dugu Irunek aurrera egiteko behar duen 2020rako aurrekontua oztopatu.

Koherenteak eta arduratsuak izan gara. Urtarrilaren 3an, oraindik aurrekonturik gabe geundenez, bigarren proposamen bat egin genion udal gobernuari, bizi genuen blokeo egoeratik ateratzeko. Momentu oro gure jarrera baikorra agerian geratu da. Irun pertsona guztientzako hiria izatea nahi dugulako; oraingoa eta etorkizunekoa, lehen mailako hiria, aurrerakoia, anbizio handikoa, erreferentea, bizikidetzan oinarritua, eta atsegina.

Bilerak eta topaketak egin diren arren, agerian geratu da prozesu guzti hau PSEk, bere interes alderdikoiak aurrera eraman ahal izateko, sortutako tranpa izan dela. Akordiorako jarrera ikusarazi nahi izan dute, eta hori ez da inolaz ere benetakoa izan. Politikan eta bizitzan, esateaz gain erakutsi ere egin behar da, eta Alderdi Sozialistak erakutsi du ez duela Irungo Udaleko bigarren indarrarekin akordiorik lortu nahi. Santano alkateak eta PSEk ez dituzte ordezkatzen ditugun 7.000 pertsonak errespetatzen. Gaur, inoiz baino gehiago, horren lekuko izan gara, gainera, Irunen aliantza berri bat azaleratzen ari dela ikusi da; PSE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosek osatua. Hala, PSEk nahiago izan du EAJrekin duen Itun Globala hautsi, Udaleko ordezkaritza txikiagoko taldeekin adostuz, eta EAJ-PNV alde batera utziz. Jarduketa honek alkate jauna fidagarria ez dela erakusten du.

Are gehiago, akordio horren ondorioz, udal-gobernu sozialistak eta gainerako taldeek, hala nola, hirian behin-behineko aparkalekuak sortzearen aldeko, isolamendu-egoeran dauden adinekoei laguntzeko zerbitzu berri bat sortzearen aldeko, Euskaraldia eta euskara sustatzearen aldeko, gure hirian gazteei zuzendutako jarduera berriak sortzearen aldeko, eta besteak beste, gure hiriaren erdialdean bidegorria ezartzeko azterlan bat egitearen aldeko proposamenen aurka bozkatu dute.

Azkenik, Irungo EAJ-PNV udal taldeak, Irungo interes orokorren alde egiten duen apustua nabarmendu nahi izan du. Esan eta frogatu ere egiten dugu. Beste batzuk, ordea… Zer? Ez du ezertarako balio bide bat predikatzeak, eta beste bide batetik ibiltzeak… beste behin ere, agerian geratu da EAJ-PNV dela, lurra jo duen gobernu sozialistaren eta Santanoren proiektu politikoaren alternatiba bakarra. Guk, oposizio eraikitzaile batetik, irundar ororen interesak eta beharrak defendatuz lanean jarraituko dugu.

Interesatu Zaitez