Donostiako Udalak plaka bat jarri du Gregorio Ordoñezen omenez

Udalak omenaldia egin dio alkateorde donostiarrari bere erailketaren 25. urteurrenean

Donostiako Udalak plaka bat jarri du Gregorio Ordoñezen omenez 25Urtarrilak
2020
2020 UrtarrilaK 25 |
DONOSTIA

PARTEKATU

Donostiako Udalak plaka bat jarri du Gregorio Ordoñezen omenez duela 25 urte hil zuten tokian. Donostiako alkateak, Eneko Goiak, eta udalbatzako kideek, Ordoñezen familiarekin batera, omenaldia egin diote hiriko alkateorde zenari lore-eskaintza batekin.

Gregorio Ordoñezen hilketa 1995eko urtarrilaren 23ko eguerdian izan zen, Donostiako Parte Zaharrean. Ordoñez, 36 urtekoa, ETAko komando batek hil zuen inguruko jatetxe batean bazkaltzen ari zela.

Ekimen honekin, Donostiako Udalak, Giza Eskubideen Batzordearen bitartez, konpromiso irmo bat mantentzen jarraitzen du: terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak herriaren oroimenean iraunaraztea eta haiei buruz egia kontatu, justizia egin eta ordain morala nahiz duintasuna emateko eskubidea zaintzea.

Interesatu Zaitez