Andoaingo Udalak "ANDOAIN ELKARLANEAN" herritarren partaidetzarako dinamika berria aurkeztu du

PSE-EE/EAJ-PNV koalizio gobernuak 2019-2023 agintaldian garatuko diren 65 neurri zehatzak aurkeztu ditu. Otsailaren 10etik 21era bitartean 6 bilera egingo dira Andoaingo auzoetan, zonaka taldekatuta, legegintzaldiko plana eta Udalak bultzatu nahi dituen jarduerak ezagutarazteko

Andoaingo Udalak 24Urtarrilak
2020
2020 UrtarrilaK 24 |
Andoain

PARTEKATU

Maider Lainez Andoaingo alkateak eta Mari Jose Izagirre alkateordeak jendaurrean aurkeztu dute "ANDOAIN ELKARLANEAN" herritarren partaidetzarako dinamika berria. Bi udal ordezkariek irudi berria erakutsi dute: "elkarlana adierazi nahi du, andoindar ezberdinen artean, gizartearekin partekatutako lana".

"Herritarren partaidetzarako, gobernu onerako eta gardentasunerako dinamika berria" bezala aurkeztu da, eta horrekin herritarrekiko elkarrekintza hobetu nahi da. Helburua andoaindarrekin norabide biko komunikazio-mekanismoak ezartzea da, martxan jarritako jardueren edo hartutako konpromisoen jarraipena egitea, eta horien betetze-mailari buruzko kontuak ematea.

Duela hilabete 2019-2023 agintaldiko planaren 8 jarduera-ildo estrategikoak aurkeztu baziren, gaur xehetasun gehiagora jaitsi da, eta gobernu-taldeak bultzatuko dituen 65 neurri zehatzak argitaratu dira.

2019-2023 gobernu-planaren berri emateko, otsailaren hasieran, jarduera guztiak jasoko dituen eskuorri bat buzoneatuko da udalerri osoan zehar. Halaber, bileren egutegia partekatuko da, eta andoaindarrek gertutik ezagutu ahal izango dituzte agintaldirako zehaztutako lan-ildoak eta 65 neurri zehatzak. Otsailaren 10etik 21era bitartean, dinamika berria aurkezteko 6 jardunaldi ireki egingo dira auzo ezberdinetan.

Interesatu Zaitez