Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxako eta Arabako erdialdeko lurralde plan partzialak berraztertuko dituzte elkarlanean

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena izenpetu dute, Arabako Errioxako eta Arabako erdialdeko lurralde plan partzialak berraztertzeko. Bi erakundeek konpromisoa hartu dute 600.000 euro inbertitzeko, erdibana finantzatuta, plan horiek eguneratzeko.

Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak Arabako Errioxako eta Arabako erdialdeko lurralde plan partzialak berraztertuko dituzte elkarlanean 17Urtarrilak
2020
2020 UrtarrilaK 17 |
Araba

PARTEKATU

Lurralde plan partzialak plangintza tresnak dira eta lurraldea antolatzeko balio dute, hirigintza planetarako baldintzak zehazten dituztelako, irizpide geografiko, ekonomiko eta sozialak kontuan hartuta

Arabako Errioxako lurralde plan partziala eguneratuz, ardogintza sektorearen behar berriei erantzungo diete eta inguruaren berezitasunak eta ezaugarri tradizionalak iraunarazten dituzten upategiak eraikitzea errazagoa izango da

Arabako erdialdeko lurralde plan partzialak uztartu nahi ditu lautadak eraldaketa ekonomikoan eta komunikazioan duen garrantzia eta mendialdeko eta haranetako herriek dituzten landa bereizgarriak eta ingurumen balioak

prentsa oharra

iturria - fuente arabapress.eus

Interesatu Zaitez