PSE-EEren eta EAJ-PNVren arteko koalizio gobernuak legegintzaldirako planaren ildo estrategikoak jakinarazi ditu eta 2020rako aurrekontu proiektua aurkeztu du

Legegintzaldiko planak, “ANDOAIN ELKARLANEAN” dinamikaren barruan herritarrei azalduko zaizkien 8 ekintza ildo estrategiko eta 65 neurri zehatz jasotzen ditu

PSE-EEren eta EAJ-PNVren arteko koalizio gobernuak legegintzaldirako planaren ildo estrategikoak jakinarazi ditu eta 2020rako aurrekontu proiektua aurkeztu du 20Abenduak
2019
2019 AbenduaK 20 |
Andoain

PARTEKATU

Andoaingo PSE-EEk eta EAJ-PNVk osaturiko koalizio gobernuak gaur aurkeztu du 2019-2023 legegintzaldirako osatutako plana, 65 neurri zehatzetan garatuko diren 8 ekintza ildo estrategiko finkatu direlarik.

Neurri horietako bat, hain zuzen ere, “ANDOAIN ELKARLANEAN” abian jartzea da, herritarren partaidetzarako, gobernu onerako eta gardentasunerako dinamika berria, herritarrekiko elkarrekintza hobetzeko. Helburua andoaindarrekin norabide biko komunikaziorako mekanismoak ezartzea, ekintzen edo konpromisoen jarraipena egitea, eta horien betetze mailari buruzko kontuak aurkeztea da.

2020ko lehen hiruhilekoan 2019-2023 agintaldirako dinamika berria eta epealdi horretarako definituriko 65 neurri zehatzak aurkeztuko dira auzoetan.

Hauek dira 8 jarduera-ildo estrategikoak:

ANDOAIN BIZIA: Udal-politiken diseinuan eta garapenean andoaindarren eta udalerriko elkarteen parte-hartze aktiboa izango duen udalerri dinamikoa sustatzea. Gazteria Plana aurrera eramango da, eta kultura, kirol eta aisialdiko agendan hobekuntzak bultzatuko dira, udalerriko bizitza eta kaleak biziberritzeko.

ANDOAIN SOZIALA: Udalerriko gizarte-babeseko zerbitzuen etengabeko hobekuntzan aurrera egitea, zahartze demografikoaren, nerabezaroan hautematen diren jokabide berrien eta haurrei tratu ona ematea bermatzearen erronkei egokituz. Gero eta modu indibidualizatuagoan, kalitatezko arreta-zerbitzuak bermatzea, behar espezifikoei erantzuteko.

ANDOAIN HAZKUNDEAN: Dedragadaturiko eremuen birsortzea eta hirigintza arloko garapen berriak ekarriko dituen eta auzo guztiek zerbitzu berberak izatea sustatuko duen udalerria bultzatzea.

ANDOAIN LEHIAKORRA: Udalerrian negozio-aukera berriak sortzea, jarduera ekonomikoak erakartzea eta berriak eratzea erraztuz. BETERRI-BURUNTZA eskualdeko garapen Agentzia aktibatzea. Andoaindarrentzat enplegurako aukerak bultzatzea eta langabeak lan-merkatuan sartzeko prozesua erraztea.

ANDOAIN JASANGARRIA: Klima aldaketaren aurka borrokatzeko politika publikoak eta ekintza zehatzak txertatzea eta lideratzea. Leitzarango Parke Naturala babesteko lan egitea. Energiaren kontsumoa murrizteko jarduera zehatzak garatzea eta eraikin publikoetan energia berriztagarriak pixkanaka sartzea.

BERDINTASUNAREN ETA ANIZTASUNAREN ANDOAIN INKLUSIBOA: Indarkeria matxistaren, generoaren, arrazaren edo sexu-orientazioaren ondoriozko desberdintasunen aurka borrokatzeko politika publikoak hobetzea, udalerri integratzailearen alde eginez. Herriko emakume-elkarteekin lankidetzan aritzea, politika horiek bultzatzen jarraitzeko.

EUSKARAREN ANDOAIN: Euskararen ezagutza zabaltzeko politika publikoak hobetzen jarraitzea, udalerrian erabilera sustatzeko ahaleginak areagotuz, bai espazio fisikoan eta baita espazio digitalean ere. Andoaindarren hizkuntza-eskubideak bermatzeko lan egitea.

ELKARBIZITZAREN ANDOAIN: Andoindarren arteko bakean eta bizikidetzan aurrera egitea eta hobetzea, biktima guztiekin elkarrizketa eta haien aitorpena sustatuko duen Memoria inklusiboarekin konpromisoa berretsiz. Gure elkartasuna, enpatia, egia, justizia, memoria, aitorpena eta ordaina merezi eta behar duten biktimak.

Ildo orokorretatik zehaztapenera

8 ildo estrategikoak jasota daude dagoeneko 23,5 milioi euroko 2020ko Aurrekontu Proiektuan. Proiektuak aurreko urteko kopurua handitzen du eta inbertsio ahalmena nabarmen hobetzen da (2019ko aurrekontua 22,8 milioi eurokoa zen).

Hauek dira Andoainek behar dituen aurrekontuak, aurrekontu sozialak, eta hauen erronka da egonkortasuna ekartzea eta gure herriaren aurrerapena bultzatzea. Kontratu sozial bat dira, gobernu talde honek Andoaingo herritarrekin sinatzen duena.

Sailei dagokienez, Langile sailak 9 milioi euro izango ditu (aurrekontu osoaren %38), Zerbitzuek 5,2 M€ (%22), Hirigintzak 550.000 euro (%2), Gizarte Zerbitzuek 2,1 M€ (%9), Kulturak 1,5 M€ (%7), Euskarak 513.000 euro (%2), Ogasunak 980.000 euro (%4), Enpleguak 1,9 M€ (%8), Berdintasunak 240.000 euro eta Kirolak 1,4 M€ (%6).

Iazko urtearekin alderatuz dauden alde adierazgarrienak aztertuz gero, hauek azpimarratu ditzakegu: gizarte arloa, 2019an baino %5,4 gehiagorekin, zerbitzuak (%8,2) eta enplegua (%5,6).

Partida berrienen artean honako hauek nabarmentzen dira: Eguneko Arretarako Zentroa sortzea (30.000€), Hirigintzako Azterlan eta Proiektuen partida indartzea (340.000€), klimaren aldaketara egokitzeko plana (25.000€).

Zerbitzu sailean nabarmentzekoak dira parkeen eta lorategien mantentze-lanetarako kontratu berria ateratzeko partida (480.000€), kontagailuak eguneratzeko lau urteko partidetatik lehenbizikoa (160.000€), haur-parke estalietako eta skatepark-eko argiteria hobetzeko partida (35.000€).

Kirol eta Jarduera Fisikoaren sailak udal instalazioetan zerbitzuak emateko lehiaketa berria lizitatu ahal izateko partida sartu du (769.500€), baita Allurralde handitzeko azterlanak lizitatzekoa ere. Kulturan, Andoaingo liburutegi berriaren kokapena finkatzeko azterketa ere jasotzen da (20.000€) eta Enplegu sailak Beterri-Buruntza agentziaren programak indartzen ditu (1,3 M€). Berdintasun sailak bultzada garrantzitsua ematen dio Prebentzio programei (58.000€)

Hobetuko den inbertsio gaitasuna

Proiektuak, gainera, goranzko joera duen inbertsio aurreikuspena du. Dagoeneko aurrekontu-partida espezifikoak sartu dira, eta, gaur egun diru-kopururik ez duten arren, koalizio gobernuak inbertsioak handitzeko dituen lehentasunak erakusten dituzte, gerakinaren zati bat erabiliz. Gerakin hori, kalkulu ekonomikoen arabera, positiboa izango da berriro, eta ekimen berri gehiago egiteko aukera emango du.

Inbertsioen zerrenda horretan, hauek nabarmentzen dira: alokairu sozialera bideratutako udal etxebizitzetan eta lokaletan eraberritzeak (170.000€), Rikardo Arregiko biribilgune berria (120.000€), Mimendiko arrapala (145.000€), hobekuntzak ur-sarean (340.000€), Plazaola drainatzea (230.000€), autokarabanentzako aparkalekua (175.000€), eta baita 2019-2023 epealdian gauzatu nahi diren proiektu nagusiak idazteko Hirigintza Saila gaitzera bideraturiko hazkunde garrantzitsua ere.

Interesatu Zaitez