Iñigo Urkullu Lehendakariak esker ona agertu du, José Antonio Agirre eta Jesús Mª Leizaola lehendakariek Euskal Herriari eskainitako ahalegin handiagatik eta zerbitzuagatik

Lehen Eusko Jaurlaritza erbestera behin betiko irten zeneko 80. urteurrena eta Leizaola Lehendakaria, erbestean 43 urte eman ondoren, Euskadira bueltatu zeneko 40. urteurrena

Iñigo Urkullu Lehendakariak esker ona agertu du, José Antonio Agirre eta Jesús Mª Leizaola lehendakariek Euskal Herriari eskainitako ahalegin handiagatik eta zerbitzuagatik 15Abenduak
2019
2019 AbenduaK 15 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin die erbestean izan diren José Antonio Agirre eta Jesús Mª Leizaola lehendakariei, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru izan duen aintzatespen-ekitaldian.

Ekitaldia GOGORA Institutuak antolatu du, lehen Eusko Jaurlaritza Agirre Lehendakaria buru zenean erbestera behin betiko irten zeneko 80. urteurrenean eta Leizaola Lehendakaria, erbestean 43 urte eman ondoren, Euskadira bueltatu zeneko 40. urteurrenean.

Ekitaldia Gernikako Batzar Etxean hasi da; bertan Donostiako Orfeoiaren emanaldia izan da eta, ondoren, bideo bat jarri da. Jarraian, omendutako lehendakarien familien bi ordezkarik hitz egin dute eta, azkenik, Urkullu Lehendakariak.

Lehendakariak esker ona agertu du, José Antonio Agirre eta Jesús Mª Leizaola lehendakariek Euskal Herriari eskainitako ahalegin handiagatik eta zerbitzuagatik, eta konpromisoa erakutsi du haien memoria bizirik iraunarazteko, haien adibideari jarraitzeko eta haien legatua sendotzeko. Lehendakariak nabarmendu du Agirre eta Leizaola lehendakariek euskal autogobernua pixkanaka eraikitzeko ereduarekinizan zuten ikuspenarekin eta konpromisoarekin bete-betean asmatu zutela. “Hori izan da eta da egunerokotasunean eta egunero Euskadi eraikitzen jarraitzeko dugun eredua”, esan du.

Era berean, duela zortzi hamarkada erbesteratu behar izan zutenak eta sekula Euskadira itzuli ezin izan direnak ekarri ditu gogora. ”Pertsona horiek guztiek gure esker onik zintzoena dute eta, nolabait, beren oroitzapena Gernikako zuhaitzaren beso luzatuetan dugu”, esan du.

“Gaur, Euskadik Eusko Jaurlaritza erakundea beti bizirik mantentzeak duen garrantziaren kontziente izan direnak ohoratzen ditu. Gobernuak erbestean jarraitzeak adierazten zuen eskubide, demokrazia eta askatasunaren legatuaren esanahiaren kontziente izanik”, esan du Lehendakariak, amaitzeko.

Urkullu Lehendakariaren hitzen ondoren, Gernikako Arbolaren aurrean egin da oroitzapenezko argazkia eta, jarraian, bertaratu direnek Batzar Etxeko Liburutegian Euskal erbestea Gerra Zibilaren ondoren argazki-erakusketa bisitatu dute; erakusketa GOGORAk antolatu du.

Omenaldian, José Antonio Agirreren eta Jesús Mª Leizaolaren familiartekoak izan dira, Carlos Garaikoetxea, José Antonio Ardanza, Juan José Ibarretxe eta Patxi López lehendakariak eta egungo Eusko Jaurlaritzako sailburuak, bai eta euskal erakundeetako eta alderdi politikoetako ordezkaritza zabala ere.

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez