Irunek, hiria sustatzeko Txoke Plana behar du

Tokiko merkataritza eta ostalaritza lagunduko lukeen hiri diseinuaren aldeko apustua egin du Irungo EAJ-PNVk

Irunek, hiria sustatzeko Txoke Plana behar du 28Azaroak
2019
2019 AzaroaK 28 |
IRUN

PARTEKATU

Xabier Iridoyk eta Iosu Iguiñizek, Irungo EAJ-PNVko bozeramaleak eta zinegotziak, tokiko merkataritza bultzatzeko plan baten beharra dagoela adierazi dute gaur goizeko prentsaurrekoan. Ezaguna den bezala, Irungo merkataritzak bizi duen egoera ez da erraza. Besteak beste, kontsumo ohitura berriek, Internetak, azalera handiko merkataritza guneek, etab.ek bertako merkataritzari kalte egiten diote. Ondorioz, egoera horren aurrean, Irungo EAJ-PNVk galdera bat plazaratu nahi izan du; nola erantzun beharko genioke, desagertzeko zantzurik ez duen, egoera horri?

Hala ba, "egoera honi erantzuna eman ahal izateko, eta erantzun on bat garatu ahal izateko, gure ustez, ezer baino lehen ezinbestekoa da nondik gatozen, nora joan nahi dugun eta zer egin nahi dugun aztertzea. Izan ere, lehen aipatu bezala, erosketa-ohitura berriak dira, tokiko merkataritzaren gainbehera eragiten duten faktore garrantzitsuenetako bat. Nahiz eta ez den bakarra, noski. Udalak bere aldetik, gainbehera ganberari aurre egin diezaioketen ekintzak sustatu ahal izango ditu; saltokiak online salmenta-modu berrietara egokitu daitezen laguntzak eskaini, lokal hutsei ordainsari zergak areagotu, hauen merkaturatzea bultzatuz eta merkatarien eskuratzea lagunduz, besteak beste.  Hala ere, uste dugu neurri hauek ez direla nahikoak, benetako erantzunak eman ahal izateko, lehenik eta behin autokritika egin beharko litzateke. Irun ez da hiri erakargarria, eta Udalak asko du egiteko" esan du Iguiñizek.

Iraganean, Irun Gipuzkoako eragile ekonomikoan bilakatu gintuen industria sendoan eta aduana zerbitzuetan sostengatzen zen. Hiri paisaiak errealitate horren inguruan biratzen zuen, eta bere desagertzearekin oraindik gainjartzea lortu ez duen beheraldian murgildu zen hiria. Are gehiago, azken urteotan, Irun irizpiderik gabe eraiki da urteetan zehar, hiriak duen identitatea indartzeko planik eta metodorik gabe. Indarrean izan diren gobernu sozialistek ez dute inolako konponbiderik eman, azpimarratu du Iridoyk. "Besteak beste, porcelanas, San Juan Plaza, Urdanibia plaza eta Azken Portu Kiroldegia, begiratu besterik ez dago. Azken hau ibaiari bizkarra emanez eraiki da esaterako. Harrotasun irundarra, bertako ostalaritza eta tokiko merkataritza berreskuratzeko, Irunek benetako hiri-eraldaketa prozesu bati ekin behar dio. Zoritxarrez, badirudi, egungo gobernu sozialista ez dela, oraindik, hiriaren diseinuak gure merkataritzan eta ostalaritzan duen garrantziaz ohartu. Gure hiriaren erakargarritasunean eragiten du arazo honek, baita, ondorioz, balizko bezero edo/eta kontsumitzaile potentzialak gure hirian geratzea edo beste batzuetara alde egitea ere. Irun atseginagoa irundarrentzat eta erakargarriagoa bisitarientzat".

Horregatik, EAJ-PNVk merkataritzari eta ostalaritzari irtenbide bat eskaini ahal izateko, Txoke Plan bat gauzatzeko proposamena plazaratu du. "Epe laburrera begira, gaur egun, kohesiorik edo logikarik ez duten hiri-altzariak, kaleak eta plazak, irizpide berdin baten bitartez egokitu beharko lirateke. Era berean, ibai eremuak berreskuratu beharko lirateke, trenbide eremua birsortu eta hiria bat egin. Halaber, beste mugikortasun bat ere diseinatu beharko litzateke. Horrela, behin hau egin ondoren, ostalaritzaren eta tokiko merkataritzaren gaia modu zuzenean eta egokiagoan jorratzeko aukera edukiko genuke. Ekintza eraginkorrak eta errealak batzen dituen plan bat gauzatzea proposatzen dugu. Eta ez, orain arte bezala, bertako merkatua eta ostalaritza sustatzea lortzen ez duten eta helburu zehatzik ez duten, ekintza gutxi batzuk".

Planak, ideiak kudeatu, premiak bateratu eta sinergiak sortu beharko lituzke. Eta horretarako, EAJ-PNVk ezinbestekotzat jotzen du planaren garapenean hainbat eragileen parte hartzea, esaterako; arkitektoen elkargoa, urbanistak, erakunde desberdinak, auzo elkarteak, hiriko elkarte desberdinak, etab. eta, nola ez, baita Udaletxeko talde politiko guztiak ere. "Gizarte-profil desberdinen beharrak kontuan hartuta, hiri hobea eta osatuagoa sortzeko aukera izango dugu. Inklusioa, berdintasuna, dibertsitatea eta mugikortasun jasangarria kontuan dituen hiria".

Irunek etorkizunerantz begiratu behar du. "Irundarrek etorkizunean zein hiri izango duten jakiteko eskubidea dute. Are gehiago, gaur egun arazo direnak, etorkizunean arazo izan ez daitezen, berehalako neurriak behar ditu Irunek. Eta, hemendik aurrera, Iruni etorkizun oparoa eskaini ahal izateko, epe luzerako plana behar da, helburuak eta ekintzak zehazten dituen proiektua", esan du.

Azken finean, Iridoyk esan duenez, "Irunek ezin du orain arte jarraitu duen bide bera jarraitu. Egun dugun hiri-paisaiak, hiriaren nekea eta mimo falta agerian uzten ditu. Abangoardiako hiri erakargarri eta atsegin baten aldeko apustua egiten dugu guk. Hiri altzarietan kohesioa edo logika duena, eta, horretarako kaleetako elementuek koherentzia bat izan behar dute. Horrela, bai irundar hiritarrentzat eta tokiko merkataritzarentzat hiri atsegin bat osatuz. Eta horretarako ezinbestekoa da gaur azaldu dugun planaren beharra".

Interesatu Zaitez