Mikel Burzakok Adalberto Costa Junior zoriondu du UNITAko presidente izendatua izan ondoren eta EAJ-PNVren lankidetza eskaini dio Angolako alderdi politikoari

EBBren Kanpo Harremanen saileko burukide arduraduna Luandan izan da Angolako alderdi politikoak egin duen kongresuan

Mikel Burzakok Adalberto Costa Junior  zoriondu du UNITAko presidente izendatua izan ondoren eta EAJ-PNVren lankidetza eskaini dio Angolako alderdi politikoari 16Azaroak
2019
2019 AzaroaK 16 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren Kanpo Harremanen saileko burukide arduradun Mikel Burzako  amaitu berri den asteburuan Luandan izan da `Patriotismoa, Kohesioa eta Hiritartasuna´ izenburupean egin den gailurrean. Kongresu berean Adalberto Costa Junior UNITA, Unión Nacional para la Independencia Total de Angola  alderdiko presidente  izendatu dute, lehen hautespen aldian gailurrean Bildu ziren 1.150 kongresukideen erdiaren botoak jaso dituelarik.

Burzakok  perstsonalki zoriondu du Costa Junior eta “Eusko Alderdi Jeltzalearen lankidetza” eskaini dio talde abertzaleak Angolako alderdiarekin historikoki izan duen konpromisoaren ildo beretik. UNITAko presidente berriak Burzakori adierazi zion hurrengo erronka izango dela “Angolako historian `autarkia” edo  “munizipalitateak” aukeratzeko egingo diren lehen  hauteskundeak deitzea”. Hauteskunde hauek 2020an egingo dira eta UNITAk  “itxaropen handiak” ditu horien ondoren, 2022an, estatu mailan egingo diren hauteskunde presidentzialei begira.

Gailur hau historikoa izan da bi arrazoirengatik nagusiki. Lehenengo eta behin, kargua utzi duelako azken 16 urteotan alderdia lideratu duen Isaías Samakuvak. Eta, bestetik, kongresu hau izan delako Afrikako herrialde horretan alderdi politiko batek egin duen lehen barne prozesu demokratikoa.

EAJ-PNV eta UNITAren arteko harremana aspaldikoa da, 90.hamarkadakoa, Angolako guda zibil garaikoa. Jonas Savimbi fundatzailea borrokaldian hil ondoren, bake prozesua hasi zen eta UNITAren presidente izendatu zuten Isaías Samakuva.  Harrezkero, EBBko presidenteak alderdi horrekiko harremanak sendotu ditu.  Samakuvak eta UNITAko ordezkari batzuek Sabin Etxea bisitatu zuten 2017an.

Burzakok  espero du UNITA “XIII. Kongresutik indarberrituta” ateratzea, barne aukeraketa prozesuaren zilegitasunagatik, Angolan une benetan esanguratsua izan delako 1975an Portugaletik independizatzea lortu zuenez geroztik. “Lider berriaren erronka nagusiak izango dira alderdiaren batasuna eta bere mezu politikoa indartzea, 2020an herrialde horretan egingo diren lehen udal hauteskundeei begira. UNITAk ordezkaritza politiko zabala lortzea espero du" gaineratu du Burzakok.

Interesatu Zaitez