Gobernu taldeak oposizio osoarekin legealdi plan bat adostu nahi ez izateak kezkatzen gaitu

EAJ-PNV udal taldea kezkatuta agertu da gobernu taldeak legealdirako plan bat adosteari uko egin diolako.

Gobernu taldeak oposizio osoarekin legealdi plan bat adostu nahi ez izateak kezkatzen gaitu 12Azaroak
2019
2019 AzaroaK 12 |
LASARTE-ORIA

PARTEKATU

Prentsa ohar bidez, Boris Nogales EAJ-PNVko zinegotziak agertu nahi izan du “gure udal taldearen erabateko kezka, gobernu taldeak osoko bilkuran hartutako jarrerarekin. Uste dugu azaroaren 10eko hauteskundeen emaitzen ondoren herritarrak akordioak eskatzen ari zaizkigula politikan, inoiz baino gehiago. Eta kasu honetan, Lasarte-Oriako gobernu-taldeak legealdirako plan bat 4 hilabeteko epean aurkeztearen eta oposizioarekin negoziatzearen aurka bozkatu du".

EAJ-PNVk aurkeztutako mozioa oposizioak babestu zuen "eta eskerrak eman nahi dizkiegu bai Podemosi bai EHBilduri. Mozioa oposizioak bakarrik onartu izanak zalantzak sortzen dizkigu, gobernu-taldeak onartutako legealdirako plana jasoko ote duen ala ez, ikusirik gobernu-taldeak aurka bozkatu zuela. Espero dezagun eskaera hau gauzatzea eta gehiengoak adostu duen zirriborroa aurkeztea. Ziur gaude, talde guztien arteko negoziazioaren bidez, udal mailako eta herritarrentzako garrantzia duten gaiak adostu ahal izango ditugula".

Akordioa planean

EAJ-PNVtik gaineratu dutenez, “ulertzen dugu plan honek legealdi bakar batean gauzatu ezin diren puntu estrategikoak ere jaso eta adostu ditzakeela. Gure aldetik, horiek ere adosteko prest gaude. Argi daukaguna ez dugula beste legealdi bat galdu nahi. Gobernu taldeari eskua luzatzen ari gara, jakinda hori dela herritarrak eskatzen dutena".

EHBilduren kritika

EAJ-PNVk EHBilduren osoko bilkuran egindako kritika aipatu dute. "EH Bilduk, gure mozioaren alde bozkatu bazuen ere, PSErekin dugun akordioari buruz galdetu eta kritikatu zuen. Gogorarazi nahi dugu EAJ-PNV abstenitu egin zela alkatea izendatzeko bozketan, eta ez dugula inoiz akordio programatikorik itxi, egonkortasunerako tokiko akordio bat baino ez genuen hitzartu. Eta oraingo horren lekukoa da, EAJ-PNVtik itunen bat itxi izan bagenu ez genukeen izango oposizio osoak gure udalerriaren etorkizuna ekarri eta adostu ahal izateko mozio erregistratu beharrik ".

Interesatu Zaitez