Madrilen euskal agendaren eta lehen sektorearen defentsa modu eraginkorrenean EAJ-PNVk egiten du

Nekazaritza politikak zuzenean Euskaditik kudeatu behar direla aldarrikatu du Joseba Agirretxea hautagai jeltzaleak.

Madrilen euskal agendaren eta lehen sektorearen defentsa modu eraginkorrenean EAJ-PNVk egiten du 02Azaroak
2019
2019 AzaroaK 02 |
Berria

PARTEKATU

Gipuzkoako EAJ-PNVko Kongresurako hautagai Joseba Agirretxeak aldarrikatu du nekazaritza politika guztiak, “beste asko bezala”, Euskadiren eskumena izan behar direla, hori baita modu eraginkorrena euskal baserritarrak Madrilen babesteko. Horren harira gehitu du lehen sektorea ongien ezagutzen eta defendatzen duen taldea Euskal Taldea dela eta bere babesa adierazi die lehen sektorean aritzen direnei. “Guk euskal agenda defendatuko dugu, hau da, euskal gizartea hobeto bizitzeko Madrilen eskatu eta planteatuko ditugun gauzak, gureak diren gauzak”, esan du Agirretxeak eta adibide gisa jarri ditu euskal baserritarrak, arrantzaleak, lehen sektorean aritzen diren ekoizleak, abeltzainak, eta abar. Hori ere euskal agenda ere badela aldarrikatu du, ongizatearekin eta gure lan egiteko eta politikan aritzeko moduarekin batera. “Euskaldunoi dagokiguna inork ez diezaigula zapaldu”, aldarrikatu du Agirretxeak, eta gehitu du esanez hori defendatzea euskal agenda defendatzea dela.

Gorte Nagusietarako hautagai jeltzalea Tolosan izan da gaur goizean, udalerri honetan errotuta dagoen azokan, hain justu ere. Bailarako alderdikideak ere bertan izan dira, hala nola Olatz Peon alkatea, Jokin Bildarratz senataria eta baita Maribel Vaquero, Iñigo Barandiaran, Mertxe Garmendia eta Luke Uribe-Etxeberria Kongresurako eta Senaturako hautagaiak ere. Agirretxeak eskatu du Euskadin, euskal erakundeen eskutik, Nekazaritza Politiken aplikazio osoa egitea, “bai laguntza zuzenen kudeaketa, baita landa garapenerako laguntzena ere”. “Nor gu baino hobe, euskaldunok, laguntza horiek gure behar zehatzera egokituko dituenik? Nor gu baino hobe banaketa hori eta gestio eraginkor bat egiteko?”, esan du Agirretxeak. 

Halaber, lehen sektorea erakargarri egitearen aldeko apustua eta aldarria egin du, “batez ere etorkizunera begira eta kontuan izanda belaunaldi berrien erreleboa”. “Garrantzitsua da baserritar ororen interesak defendatzea eta oraingo eta etorkizuneko beharren alde borroka egitea hemen eta han, Euskadin eta Madrilen”, esanez amaitu du Agirretxeak. 

Interesatu Zaitez