EAJ-PNVk Zatarainen Kotxera TSSTren obra hondakinen isurketa salatu du

Lasarte Oriako EAJ-PNVk Zataraingo urbanizazioan TSSTko eraikinaren hondakinen isurketak gelditzeko eskatu du udal erregistroan

EAJ-PNVk Zatarainen Kotxera TSSTren obra hondakinen isurketa salatu du 28Urriak
2019
2019 UrriaK 28 |
LASARTE-ORIA

PARTEKATU

Herritarren salaketa bat jaso ondoren eta honen zuzentasuana udal zerbitzuetan baieztatu ondoren, Lasarte-Oriako EAJ-PNVk salatu du TSST Kotxerak eraitsi ondoren sortutako hondakinak Zatarain urbanizazioko obretan botatzen ari direla era irregularrean. Udaleko EAJ-PNVk salatu duenez “TSSTko obren hondakinak Udalaren berariazko baimenik gabe uzten ari dira Zatarainen. Gainera, TSST eraisteko baimenean jasotzen zen hondakinak in situ balioztatu beharko liratekeela. Gogorarazi nahi dugu ez dela hau urbanizazio berri honetan gisa honetako arazoak gertatzen diren lehen aldia, aurretik beste betelan batzuk egin baitziren Zataraingo lurrekin, baimenik gabe, legez kanpo, Miracampos inguruan. Eta hori salatu izan genuen hirigintza batzordean aurreko legegintzaldiaren amaieran".

EAJ-PNVk azaldu du honen salaketa sartu duela udal erregistroan"udalak egoera hori geldiarazteko, enpreseek botatako hondakinak kendu eta udalak emandako baimenaren arabera lurrak jatorrizko egoerara itzultzeko. Hori egin ezean, Lasarte Oriako gobernu taldeak dagozkion batzordeetan jakinarazten ez dizkiguten beste moduko interesak izan ditzakeela ulertuko genuke".

Interesatu Zaitez