Ezin gara etxean geratu beste batzuek gauzak gaizki egin dituztelako

Joseba Agirretxea eta Maribel Vaquero Euzko Gaztediko kideekin elkartu dira gaur formakuntza saio batean.

Ezin gara etxean geratu beste batzuek gauzak gaizki egin dituztelako 25Urriak
2019
2019 UrriaK 25 |
Berria

PARTEKATU

Gipuzkoako EGIk formakuntza asteburua antolatu du urtero legez Orioko Itxaspe baserrian eta bertan izan dira gaur iluntzean Kongresu eta Senaturako hauteskundeetan EAJ-PNVko Gipuzkoako hautagai buru diren Joseba Agirretxea eta Maribel Vaquero. Gazte jeltzaleekin izandako solasaldian hainbat gai izan dituzte mintzagai, hala nola egungo egoera politikoa, haserre kolektiboa, abstentzioa eta Euskadiren etorkizuneko erronkak, besteak beste. “Garrantzitsua da kontziente izatea hauteskunde hauek akordiorako borondaterik izan ez duten partidu batzuek behartu dituztela, eta berez ez direla tokatzen”, esan du Agirretxeak. Halaber, kideekin batera hausnarketa-saioa izan du PSOE eta Podemosen inguruan: “Beraiengan soilik pentsatu dute eta, horrenbestez, izen abizenak dituzten porrot honen erantzule bakarrak dira”, laburbildu du. “Ez dira gai izan ez gobernurik osatzeko ezta gizarteak emandako erantzukizuna betetzeko ere”, gehitu du Agirretxeak, eta horren ondorioz besteek gai izan ez diren hori denok ordaindu beharra daukagu. Horregatik “inportantea eta beharrezkoa da gure herriaren ahotsa Madrilen izatea”. “Ezin gara etxean gelditu beste batzuk gauzak gaizki egin dituztelako; bozkatzera joan behar dugu”, nabarmendu du.

Bihar, larunbata, Alex Boto adituaren eskutik Klima aldaketa, garapen jasangarria eta ekonomia zirkularrari buruzko formakuntza saioa jasoko dute EGIkoek eta, arratsaldez, Iruñera abiatuko dira Altsasukoak Aske manifestazioan parte hartzeko. Jardunaldiak amaitzeko, igande goizean Joseba Egibar, Gipuzko Buru Batzarreko presidentea, izango da EAJko gazteekin.

Interesatu Zaitez