Aitor Estebanek EAJ-PNVren “alternatiba” aldarrikatu du Madrilgo “desastrearen” eta “itxurakeria kolpez eginiko politikaren” aurrean

EAJ-PNVk Arabatik aurkeztuko dituen hautagaitzak aurkezteko egin den ekitaldian, hautagai jeltzaleak kritikatu du PP eta PSOE bihar Estatutuaren urteurrena ospatzea “alderdi biek Estatutua urratu dutela eta Madrilen murrizteko baino gogora ekartzen ez dutela” nabarmendu duelarik

Aitor Estebanek EAJ-PNVren “alternatiba” aldarrikatu du Madrilgo “desastrearen” eta “itxurakeria kolpez eginiko politikaren” aurrean 26Urriak
2019
2019 UrriaK 26 |
Araba
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian. 

Aitor Estebanek, azaroaren 10eko hauteskundeetarako zerrendaburu jeltzaleak gaur aldarrikatu du EAJ-PNVren politika Madrilgo “desastrearen” eta “itxurakeria kolpez eginiko politikaren” aurrean. Gasteizen, EAJ-PNVk Arabatik aurkeztuko dituen hautagaitzak aurkezteko egin den ekitaldian, Estebanek baieztatu du talde jeltzalearentzat politikagintza “gauza serioa dela” eta kontrako muturrean jarri ditu “hitz hutsak, populismoa, elkarrizketarako eta adosteko akordiorik eza eta ezegonkortasun instituzional eta ekonomikoa”, gainerako alderdi politikoek Kongresuan praktikatzen dutena.

Hain zuzen ere, zerrendaburu jeltzalea oso kritiko agertu da Gernikako Estatutuaren 40. urteurrenaren kariaz bihar PPk eta PSOEk ospatuko dutena. “Lotsaz gorritu beharko lukete: biak egon dira Espainiako gobernuan eta biek urratu dute Estatutua. Madrilen Estatutuaz oroitzen dira soilik bete gabe uzteko eta murrizteko”, salatu du. Halaber, Estebanek bere buruari galdetu dio “zertarako” balio ote duen Espainiako gobernuan Arabako Ministro Andrea izateak “eragiteko duen ahalmena Arabako eta Euskadiko hiritargoarentzat onura zehatzak lortzeko erabiltzen ez badu” eta gogora ekarri ditu, beste aldetik, EAJ-PNVk Arabarentzat azken urteotan erdietsi dituen lorpen guztiak.

EAJ-PNVk Kongresurako Arabatik aurkeztuko duen zerrendaburua izan da Beheko Ganberarako Arabako hautagaitza osatzen duten beste hiru pertsonekin eta Senaturako hautagaitza osatzen dutenekin. Mikel Legarda, Laura Perez Borinaga, Ane Miren Atín eta Jon Pérez dira Diputatuen Kongresurako hautagaitza osatzen duten pertsonen izen-abizenak. Almudena Otaola, Rosa Peral eta Juan Carlos Medina dira Senaturako Arabako hautagaitza osatzen dutenak.

Mikel Legarda Diputatuen Kongresurako hautagai arabarrak bere aldetik kritikatu du Espainiako politikagintzan ematen diren “handikeria eta inposatze nahia, elkarrizketa eza eta hurkoaren planteamenduen ukapena”, berriz ere hauteskundeak deitu behar izatera ekarri gaituena Espainiako politikagintzan nagusi diren ezegonkortasun eta ingobernabilitatea areagotuz. Legarda diputatuak era berean balioetsi du EAJ-PNVk Madrilen dituen talde parlamentarioen jarduna. “Hori dena gertatzen zen bitartean euskal gizarteari hitzemandakoan ari ginen: hiritargoarentzat probetxugarri izatea. Probetxugarri Euskadirentzat, Vitoria-Gasteizentzat eta Arabarentzat. Probetxugarri izan gara gobernabilitatea eta egonkortasuna ahalbidetzeko. Euskal Agenda defendatu dugu, eta ez EAJren Agenda. Euskadiren abantzamendua lortzeko agenda, pertsona guztientzat eta herrialde guztientzat, ezberdintasunik gabe, preferentziarik gabe. Konponbideak bilatzeko xedearekin lan egin dugu, eta ez arazoak areagotzeko”, nabarmendu du Legardak.

Bestalde, Senaturako hautagaia den Almudena Otaolak EAJ-PNVk Gorte Orokorretan Talde indartsua izateak “Araba eta Euskadiren etorkizunean eragin politiko beti positiboa” izaten duela azpimarratu du. “Gure iritzi politikoa kontuan hartzen da Madrilen eta oraindik gehiago hartu behar da”, eskatu du. Beste behin, Euskal Agendaren derfentsa aldarrikatu du Otaolak, “Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundi edota Udalen agenda delako; Euskadi eta Arabaren interesak dira: Foronda, Trebiñu, Arabar Errioxa, Abiadura handia eta berau lurperatzea, industria eta energia, lan hidraulikoak, Arasur...”, zerrendatu ditu.
Jose Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidenteak hasi du gaurko ekitaldia “Kongresura eta Senatura Arabaren ahotsa eramango duten emakume eta gizonen lantaldea” aurkezteko hitzak esanez. EAJ-PNVk azaroaren 10eko hauteskundeetan aurkeztuko du aurreko hauteskundeetako lantalde berbera “talde eskarmentuduna, motibatua, Herri honekin konprometitua, aurreko hauteskundeetan arabar gizartearen gehiengoaren babesa jaso zuena”. “Argi baino argiago daukate Madrilera zertara doazen. Araba defendatzera. Euskadi defendatzera, Espainiako politikagintzan krispazioa nagusi den eta birzentralizatzeko asmoak lotsarik gabe adierazten diren honetan”.

Interesatu Zaitez