Hautagai jeltzaleak gogorki kritikatu du Espainiako Gobernua: “Franco Fundazioaren lore koroak, bandera frankistak edonon, legioaren himnoa eta Tejero txalo artean… eta den-dena zuzenean emana. Lan bikaina!”
OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.
Aitor Estebanek, azaroaren 10eko hauteskundeetarako hautagai jeltzaleak, gaur baieztatu du “benetan suminduta” dagoela Francoren gorpuzkiak hobitik ateratzean egin den ekitaldiarekin. “Uste dut ikusten ari garen hori guztia umiliagarria izan dela hainbatentat”, esan du.
Sabin Etxetik eskaini dituen adierazpenetan, Esteban oso kritiko agertu da Gobernu sozialistarekin eta diktadorearen exhumazioaren ingurukoekin. “Erreparazioa eskaintzeko ekitaldia izango zena, oroimen historikoa berreskuratzekoa, frankismoa goratzeko ekitaldi bilakatu da, telebista produktu zantar hutsa”, deitoratu du. “Cuelgamurostik irten da sorbalda gainean eraman dutela eta `viva Franco´ oihu artean, eta Mingorrubion hartu dute Franco Fundazioaren lore koroekin, bandera frankistekin han eta hemen, legioaren himnoarekin eta Tejero txalo artean… eta den-dena zuzenean emana. Lan bikaina!”, esan du Estebanek ironiaz.
Hautagai jeltzaleak nabarmendu du Francoren gorpuzkiak ateratzeko lanak “aspalditik” eginda beharko zuela “arintasunez, diskretuki eta bizkor”, eta gogoratu du PSOEk 44 urte izan dituela horretarako. Estebanek PSOEri ohartarazi dio Hauteskunde garaian egin izana ere bere kontra joan daitekeela “boomerang” bat itzultzen den modu berean, eta kritikatu du jarduneko Justizia Ministro andrea Erorien Haraneko exhumazioan parte hartu izana.
Aitor Estebanek amaitzeko nabarmendu duenez “oraindik asko dago egiteke” oroimen alorrean eta biktimei erreparazioa eskaintzeari dagokionez, besteak beste frankismoaren biktima izan ziren milaka pertsonen gorpuzkiak berreskuratzea, hauen artean Erorien Haranean jarraitzen duten 1.231 euskaldunenak , edo pendiente jarraitzen duten lege aldarazpenak egitea. “Espainiak oroimen historikoan aurrera egin nahi badu ,lotsagarri geratzen jarraitu nahi ez badu eta benetan demokratikoak diren herrialdeen pare egon nahi badu, estalkia altxatu beharko du eta Sekretu Ofizialen legea moldatu. Horretara dedikatuko gara eta hor ikusi nahi dut PSOE alderdia”, amaitu