Izaskun Bilbaok Estrasburgon aurkeztu du Turkiak Kurdistango lurraldea inbaditu izana salatzeko agiria

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu andreak Estrasburgon, Europako Parlamentuak Kurdistanen inbasioa aztertzeko egin den eztabaidaren baitan aurkeztu ditu talde jeltzaleak Turkiarrek Kurdistan salatzean nazioarteko legeria urratzen dutela salatuz egin eta iragan astean ezagutzera eman zuen adierazpenaren oinarriak

Izaskun Bilbaok Estrasburgon aurkeztu du Turkiak Kurdistango lurraldea inbaditu izana salatzeko agiria 23Urriak
2019
2019 UrriaK 23 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Jeltzaleek babesten dute Nazio Batuen Erakundeak Turkiari bere babes osoa kentzea, babestu egiten dute Nazio Batuek eta Europak herrialde honen kontrako isunak ezartzea eta elkarrizketa bidezko irtenbidea aldarrikatu dute, inguru osoan beharrezko jotzen duten jarduera humanitarioarekin koordinatua.

Europako Parlamentuak gaur goizean eztabaidatu du biharko bileran bozkatuko diren hainbat ebazpen. Agiri horietan aztertzen da Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak Siria inbaditzeko eta herrialde horretako ipar aldean bizi den komunitate kurdua erasotzean sortu duen arazo humanitario,diplomatiko eta segurtasunekoa. Ekintza arrazoitzeko eman duten azalpena izan da terrorismoa borrokatu nahi dutela talde kurdua Turkiako mugatik aldenduz, baina eraso horrekin Kurduen komunitateari kalte egin dio ISIS taldeko gerlariak kontrolpean mantentzeko aukerak ahulduz, eta horiek bai direla segurtasunaren kontrako mehatxuak. Izan ere, hainbat ihesaldi eman dira dagoeneko. Azken xedea da inguru hori Turkian bizi diren Siriako errefuxiatuei itzultzea.

Interesatu Zaitez