Izaskun Bilbao Barandicak EBri eskatu dio elkarrizketa, enpatia eta aitortza babes ditzala Kataluniako gatazka konpontzera begira

EAJ-PNVko eurodiputatuak Batasuneko agintariak animatu ditu elkarrizketa, aitortza eta enpatia babestera Kataluniako egoera gatazkatsua konpontzera begira. Bilbao Barandicak nabarmendu duenez “arazo politikoa da, Europa mailakoa, epaiekin konponduko ez dena”

Izaskun Bilbao Barandicak EBri eskatu dio elkarrizketa, enpatia eta aitortza babes ditzala Kataluniako gatazka konpontzera begira  21Urriak
2019
2019 UrriaK 21 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

“Batasunaren berezitasuna da, esan du, aniztasuna bateratzea. Eta ondo baino hobeto daki ahaleginak inplikazioa, elkarrizketa, enpatia, aitortza eta ausardia zibiko eta politikoa behar dituela”. 

`Procés´ izeneko auzia lideratu zuten eragile sozial eta instituzionalen kontrako epaia argitara atera denetik aste betera eta harrezkero Katalunian bizi izan diren gertakariak ikusita, gai politikoez hitz egiteko minutu bateko tartea erabili du Estrasburgoko Europako Parlamentuko Osoko bilkuran Europaren bitartekaritza eskatzeko. Jeltzaleek Europan aldarrikatu dute argitasun zuzentaraua egitea Kanadan eta beste hainbat tokitan abian jarri diren irtenbideak planteatzera begira, aniztasuna aitortzeko eta halako lurralde auzien aurrean posiziorik ez inposatzeko eta eztabaidak ez eragozteko. Proposamena Urkullu lehendakariak berak planteatu zuen eta EAJk Europako Hauteskundeetarako prestatu zuen egitasmoan jasota dago.

Estrasburgoko ordezkari jeltzaleak hasteko esan duenez azken gertakarien gainetik ere “Kataluniako krisia ez da orden publikoko arazo bat. Katalunian erabat arbuiatzen dute indarkeria”. Horregatik nabarmendu du auzia ez dela epaiekin konponduko. “Are gutxiago, esan du Auzitegi Gorenaren epaiaren edukiari egin zaizkion kritikak gogoratuz, manifestazio eskubidea mehatxatzen badute edo parlamentarien ukiezintasuna aintzat hartzen ez badute”.

Interesatu Zaitez