Jeltzaleen zerrendaburuak `Nafarroa Oinez´ jaialdian parte hartu du eta Madrilen Nafarroa eta EAEren ahots propioa izatea erreklamatu du “antzeman daitekeen asmo zentralizatzaileari” aurre egitera begira
Aitor Estebanek, azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako EAJ-PNVk aurkeztuko duen zerrendaburuak, gaur erreklamatu du “guztion hizkuntza-eskubideak babestu beharra”. Tuteratik egin du, Nafarroa Oinez jaialditik, “gure hizkuntza babesteaz gain pertsonek euskara ikasteko eta erabiltzeko duten eskubidea babesten duen jaia” dela aldarrikatuz.
Esteban kezkatuta agertu da Nafarroako Auzitegi Gorenak euskararen foru dekretuaren inguruan berrikitan eman duen epaiagatik, eta eskatu du “birpentsatua eta zuzendua izan dadila”, “guztien hizkuntza eskubideak babestuak izan daitezen” .
Zentzu berean, hautagai jeltzaleak eskatu du ezinbestekoa dela Madrilen Nafarroa eta Euskadiren ahots propioa izatea eskubideak eta eskuduntzak zentralizatzeko joera antzematen dela azpimarratuz. “Casadoren eskutik doazenak, Nafarra Suma taldekoak, Nafarroako autogobernuaren eta Euskadiko gobernuaren kontra doaz, eta hori ez da aukera bat garai hauetarako”, esan du Estebanek, Partido Popularrak Hezkuntza eta Osasuna Estatuaren eskuetara bueltatzea erreklamatu duela gogora ekarriz.
“Hodei beltzez betetako garai politikoak datoz, Autonomia Erkidegoen ardurapean zeuden eskuduntzak ezabatzen saiatuko dira; prest egon beharko dugu eta hemengo ikuskera aintzat hartuko duten ahotsak beharko dira, autogobernua defendatzeko, gaitasun teknikoarekin, kudeatzeko eta eztabaidatzeko gaitasunarekin. Hori, Nafarroan Maria Solanak eta Geroa Bai taldeak ordezkatzen dute eta Euskadin Euzko Alderdi Jeltzaleak”, amaitu du.