Kerman Orbegozo: “Debagoieneko ESIko gerentearen testigantzak berresten du Osakidetzak ondo jokatu zuela kontratazioetan”

Gerentearen deklarazioak argi uzten du Osakidetzako langile guztiek arau, eskubide eta betebehar berberak dituztela, baieztatu du legebiltzarkide jeltzaleak

Kerman Orbegozo: “Debagoieneko ESIko gerentearen testigantzak berresten du Osakidetzak ondo jokatu zuela kontratazioetan” 15Urriak
2019
2019 UrriaK 15 |
Eusko Legebiltzarra
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Debagoieneko ESIko gerenteak agerraldia egin du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean, osasun erakundeak espezialista (anestesista) bat kontratatzeko jarraitutako prozedura aztertzeko, non Osakidetzako azken EPEko azterketen ustezko filtrazioa ezagutzera eman zuen pertsonetako baten “errepresaliak” salatu baitzituen. Kerman Orbegozo jeltzaleak esan duenez, testigantza horrek ziurtatzen du profesional horrekin jarraitutako prozedura indarrean dauden legeen araberakoa izan zela, eta baita gainontzeko langileekin izandako berbera ere.

 “Osakidetzak bere arauetan ezarritako kontratazio prozedura jarraitzen du beti, eta horixe bera egin zuen alor horretako espezialistarekin ere. Langile guztiekin jokatzen den modu berean jokatu zen. Jokabidea desberdina izan balitz, orduan bai, diskriminazio bat egongo zen eta, beraz, oinarridun salaketa bat. Baina gertakariak aurkakoak izan ziren: ez zen errepresaliarik egon. Arauen araberako jarduna egon zen, anestesistak berak aitortzen duenez”.

 Orbegozok kasu zehatz horren normaltasuna defendatu du, eta baieztatu duenez, kontratua eten beharrean, bere lan-baldintzak nabarmen hobetu zuren. “Profesional hau ordezkatzen ari zen pertsonak borondatezko lan-utzialdia eskatu zuen azkenean. Une horretan, ordezkapen kontratua bertan behera geratzen da eta prozesu berri bati ekiten zaio, ez ESIak kudeatutakoa, baizik eta zerbitzu zentralek kudeatutakoa, leku libre hori betetzeko. Profesional hori leku libre hori betetzeko lehen lekuan dago eta bertara sartzen da”. Hori dela eta, gaineratu du, gezurra da berak adierazi nahi izan duena, alegia, Osakidetzak langabezia zerrendara bidali duela “egun bakar bat ere ez duelako pasa kontrolatuta egon gabe”. Are gehiago, zehaztu du, gaur bere egoera “kontratu-desegitearen aurrekoa baino egonkorragoa eta hobea” da.

 “Osakidetzak ezin zuen beste modu batean jokatu. Ezin zien kontratazio zerrendei jaramonik ez egin, ezta ere leku huts bat bete Gabe utzi arauetan ezarritakoaren arabera. Pertsona horrentzat jarduera irregularra eta desberdina nahi al zen? Osakidetzak Legearen arabera dihardu, kasu honetan, eta baita beste guztietan ere”.

Interesatu Zaitez