EBBren adierazpena Turkiak Mendebaldeko Kurdistanen militarrak sartu direla ikusita

Turkiako ejertzitoak Siriako Rojava erregioa, Mendebaldeko Kurdistan izenez ezagutzen dena, inbaditu izanak eta erregio horren gainean egin diren bonbardaketek erregio osoa mehatxatzen dute eta orain arte pairatu duten sakrifizioa are larriago bihurtzeko zorian jarri dute

EBBren adierazpena Turkiak Mendebaldeko Kurdistanen militarrak sartu direla ikusita 15Urriak
2019
2019 UrriaK 15 |
EBB

PARTEKATU

Eraso hau gertatu da  AEBk bere tropak lurralde horretatik atera dituenez geroztik. Sirian Daesh-a garaitzeko borrokan aliatu izan zituenak bertan behera utzi ditu turkiar erasotzailearen aurrean egoera oso ahulean utzirik eta kurduen herriaren zorigaitzezko patua areagotuz. Turkiak milizia kurduen kontra hasi duen eraso honen aurrean, berriz ere Ekialde Ertain osoa ezegonkortzera eramango duen eta dozenaka heriotza eta milaka desplazatu sortzen ari denaren aurrean, EAJ-PNVk ondorengoak adierazi nahi ditu:

1. Argi eta garbi eta irmotasun osoz gaitzesten ditugu Nazioarteko Zuzenbidea inpunitate osoz urratzen duten eraso hauek. Biktimak sortzen dituzte, eta ez bakarrik milizietan,baizik eta baita zibilen artean, eta lekualdatze masiboak eragiten dituzte lehenagotik erasoa izan den biztanlerian, Yarabús-en 2016an eta Afrin-en 2018an, kurduen herria erabat ahulduz beren lurraldea okupatzean.

2. Salatzen dugu Turkiaren aldetik segurtasunaren aitzakiapean egiten ari den sarraski honek gaur egungo egitura demografikoa eraldatzea bilatzen duela, bi milioi errefuxiatu Rojava bezalako erregiora eramanez, lurralde horretan kurduen, arabiarren, turkomanoen eta asirioen arteko elkarbizitza demokratiko eta diskriminaziorik gabea bizi izan dela probetxatuta.

3. Ohartarazi nahi dugu legearen kontra egin den inbasio honek Kurdistango mugak gainditu dituela eta tartean dauden potentzia handien arteko gatazkak areagotuko dituela, arrisku handiak dauzkan eta mundu mailako geoestrategian giltzarri den inguruan.

4. NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko herrialdeei proposatzen diegu Turkiari, erakunde militarrean kide duenari, babes politiko eta logistiko guztia erretiratzea, eta operazio kriminal hau geldiarazteko behar diren neurri guztiak har ditzatela.

5. Nazioarteko komunitate osoa, Nazio Batuen erakundearen markoan eta bereziki Europako Batasunaren barruan, animatzen dugu Nazioarteko Zuzenbidea berrezartzera bideratutako ebazpenak eta zigorrak erabakitzera eta hartzera. Tartean dauden nazioak animatzen ditugu negoziaketa mahai baten inguruan esertzera erasoa geldiarazteko eta irtenbide adostu eta errealistaren bidez  odol-isurketak  eta inguru horretako gatazka potentzialak saihestera begira.

6. Europako Batasunari eskatzen diogu eskura dituen neurri guztiak hartzea Rojava-ko lurralde osoan ematen den krisi humanitario larriari aurre egitea xede.

Interesatu Zaitez