Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakariaren adierazpena

Gipuzkoako Batzar Nagusietako Lehendakariaren adierazpena 14Urriak
2019
2019 UrriaK 14 |
Berria

PARTEKATU

Auzitegi Gorenak Procesari buruz ebatzitako epaia dela eta, Xabier Ezeizabarrena Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariak “elkartasuna” adierazi du “bidegabeki kondenatutako Kataluniako ordezkariekiko eta beren sendiekiko, ikusirik zuzengabekeria nabarmena dela Kataluniako herriaren eskubide zibil eta politikoen erabilera baketsuari bidea emateagatik ezarri dieten zigorra”.

Ezeizabarrenak zera erantsi du: “Batzar Nagusietan behin eta berriz defenditu izan dugu Herrien erabakitzeko eskubidea edozein proiektu politiko demokratikori buruz. Auzitegi Gorenaren Epaiak erdiz-erdi jotzen du demokraziaren muinaren aurka, eta ebatzitakoa bateraezina da demokrazia zabaletan eta botere banaketa bermatua dagoen ereduetan edozein gizartetako Eskubide Zibil eta Politikoekin”.

Interesatu Zaitez