Andoaingo EAJ-PNVk “oso modu positiboan” baloratzen du Foru Aldundiak Bazkardoko errepide korapiloko arazoak konpontzeko iragarritako konpromisoa

Andoaingo EAJ-PNVk “oso modu positiboan” baloratzen du Foru Aldundiak Bazkardoko errepide korapiloko arazoak konpontzeko iragarritako konpromisoa 12Urriak
2019
2019 UrriaK 12 |
Andoain

PARTEKATU

Jeltzaleek poztasun handiz hartu dute Aintzane Oiarbidek, Errepide eta Azpiegitura Foru Diputatuak, azken egunetan publikoki hartutako konpromisoa; 2019-2023 legealdi honetan bertan A15, N1 eta herriko sarreraren arteko konexioa “arintzeko konpromezua” proiektu berri baten bidez, egunero sortzen diren auto-ilarei konponbidea emateko.

EAJ-PNVtik adierazten da nola beste behin ere egiaztatu den “iraganeko konfrontazio politika eta estrategien aurrean, elkarrizketa eta instituzio ezberdinen arteko elkarlana askoz ere onuragarriagoa eta eraginkorragoa dela Andoaingo herriarentzat”.

Interesatu Zaitez