Hauteskunde hauek izen abizenak dituzten porrot eta arduragabekeria baten ondorio dira

Joseba Agirretxea hautagai jeltzaleak adierazi duenez, azaroaren 10eko boto euskalduna adostasunerako borondaterik izan ez dutenentzat “zigor botoa” izan behar du.

Hauteskunde hauek izen abizenak dituzten porrot eta arduragabekeria baten ondorio dira 11Urriak
2019
2019 UrriaK 11 |
Berria

PARTEKATU

EAJ-PNV Gipuzkoatik Kongresurako hautagaia den Joseba Agirretxeak azpimarratu du datozen hauteskundeetan hiritarrak “inoiz baino gehiago matxinatu” behar direla. Agirretxearen esanetan, euskal boto aktiboa egoera honetara eraman gaituztenentzat “zigor boto” bilakatu behar da, “beraiengan soilik pentsatu dutelako”, eta gehitu du “hauteskunde hauek arduragabekeriak eraginak izan direla eta izen abizenak dituen porrot baten ondorioa, PSOE eta Podemos”.

Agirretxeak Errenteriako batzokian egin ditu baieztapen hauek, EAJ-PNVk “hauteskunde klabean” mantendu duen lan-bilera batean. Agirretxearekin batera egon dira Txaro Rodrigo eta Mertxe Garmendia, Kongresurako eta Senaturako hautagaiak, eta Oarsoaldeako beste hainbat alderdikide. Hautagai jeltzaleak gaurkotasun kontuei errepasoa egin die hauteskundeen errepikapena azpimarratuz, bere esanetan “ezer konpontzeko gauza izan ez diren eta adostasun borondaterik ez duten” alderdi politiko batzuek “behartu” dituztenak.

Agirretxearen esanetan, “beste batzuek eragin duten desastrea” EAJ-PNVk politika ulertzeko moduan balio erantsia da. Alderdi jeltzaleak politika egin eta ulertzeko beti izan duen “estilo ezberdina” azpimarratu du. “Frogatu dugun eta frogatzen jarraituko dugun modura, guretzat politika entzutea, hitz egitea, negoziatzea, adostea, eta, batez ere, gizarteak exigitzen dituen ardurekin betetzea da”, eta gehitu du euskal gizarteak hain zuzen ere horregatik jartzen duela bere konfiantza alderdi jeltzalean,  EAJ-PNV duen “estilo ezberdin” horregatik. “Azaroaren 10ean berriro hauteskundeak izango ditugu, baina ez tokatzen direlako, horretara behartu gaituztelako baizik”, eta hauteskunde hitzordu berriaren aurrean parte hartzeko deia luzatu du. “Gizarteak duen haserrea eta nazka ezin da abstentzioan bilakatu, ezin dugu etxean gelditu besteek gauzak gaizki egin dituztelako”. Diputatuen Kongresurako hautagaiak Errenteriako bere hitzaldia amaitu du esanez “euskal talde sendo bat beharrezkoa dela gure herriak ahotsa izan dezan Madrilen”, EAJ-PNVk soilik ziurtatu dezaken gauza bat.

Interesatu Zaitez