Estebanek Sánchezi erantzun dio Estatutuarekin “berandu” dabilela, eta ohartarazi nahi izan du PSOEk Cs edo PPrekin bat egiten badu kaltetzeko baino ez dutela aipatuko

Bilboko Deustu auzoan eskaini dituen adierazpenetan hautagai jeltzaleak baieztatu duenez “EAJ ekuazioan ez badago, Euskadi ere ez da egongo”

Estebanek Sánchezi erantzun dio Estatutuarekin “berandu” dabilela, eta ohartarazi nahi izan du PSOEk Cs edo PPrekin bat egiten badu kaltetzeko baino ez dutela aipatuko 06Urriak
2019
2019 UrriaK 06 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek, EAJ-PNVk azaroaren 10eko hurrengo hauteskundeetara eramango duen hautagaiak, ohartarazpen argi baino argiagoa egin du gaur: “Inork uste al du Sánchezek Ciudadanos-ekin ezer adosten badu, dagoeneko horretarako prest dagoela agertu delarik, edo Casadoren eta Cayetanaren PP alderdiarekin bat egiten badu, Euskadiko agenda kontuan izango dutela, kaltetzeko ez bada?”. Bozeramaile jeltzaleak hala erantzun die Pedro Sánchezek gaur Euskadiko hainbat komunikabideri eskainitako elkarrizketetan. Gernikako Estatutua defendatuko duela esanez egin dituen adierazpenei. “Berandu dabil” Estatutuaren betepenari dagokionez, esan du Estebanek “Bere Gobernuak izenpetu zuen  egutegia beteko zuela hitzeman zuen eta egutegi horrek oraindik bete gabe jarraitzen du. Eta, orain, kanpainan datorkigu  zer eta Euskadi gogoan duela esatera?”.

Horregatik guztiagatik, Aitor Estebanek zera nabarmendu nahi izan du: “ekuazioan EAJ agertzen ez bada, Euskadi ere ez da izango, ezta Euskadiren interesak  ere; behin eta berriz erakutsi izan dute hori”. “Ikusi ditugu PPk eta Ciudadanos-ek  egin nahi dituenak, horregatik ez da sinesgarria Sánchezek esatea Estatutua beteko duela. Hortik dator  Madrilen EAJ talde  eraginkor eta indartsua egoteko beharra”, argitu du.

Deustun, Deustuko Kultur Taldeak antolatutako nekazal azokan, hautagai jeltzaleak nabarmendu duenez azken asteotan “gauza ulergaitzez hitz egiten entzun dugu”, “beren interes partikularrez pentsatzen ari direnen aldetik”, besteak beste hauteskundeetako gastuen balizko beheratzeaz edo 155 artikuluaren aplikazioaz “Sánchezek egunero hizpide duenaz”, edo Nazio Segurtasunaren Legeaz “aplikatzea guztiz zentzugabea denaz”. Hori bai, Aitor Estebanek baieztatu nahi izan du argi baino argiago dagoela “Euskadiko arazoak eta kezkak ez dituela aintzat hartu” eta “kezkatuta” agertu da  “oraindik bete gabe jarraitzen duten konpromisoak” daudelako, Jundizeko plataforma logistikoa, Araban, edo Biasteriko sail ureztatuak herrialde berean, “gai horiek biak Estatuko Aurrekontu Orokorretan jasota daude zuzenketa bidez, baina PSOEk ez die orain arte ekin”; Gipuzkoari dagokionez, Lezoko plataforma edo Ordiziako saihesbidea daude , eta Bizkaian  egin gabe jarraitzen dute Lemoizko lurren eskualdaketa edo Enkarterriko trenaren elektrifikazioa. “Erabakiak hartu behar dira eta Gobernu honek ez ditu hartu jardunekoa  dela esanez”, salatu du.

Gauza horiek guztiak gogoan, EAJ-PNVk lanean jarraituko du eta  Estatuak Euskadin hartutako konpromiso guztiak bete daitezela erreklamatzeari ekingo dio.

Interesatu Zaitez