Cristina Iglesiasen obra hartuko duen Itsasargia husteko lanak hasi dira

Datorren astelehenean hasiko da Santa Klara uharteko Itsasargiko etxearen hustuketa da. Hala iragarri du gaur Eneko Goia alkateak Cristina Iglesias eskultore donostiarrarekin egin duen bisitan. Artistaren eskultura-lana itsasargiaren barruan kokatuko da.

Cristina Iglesiasen obra hartuko duen Itsasargia husteko lanak hasi dira 04Urriak
2019
2019 UrriaK 04 |
DONOSTIA

PARTEKATU

Alkateak adierazi duenez, hustuketa lanek hiru hilabete iraungo dute, eta hustu ondoren egituraren sendotzeari ekingo diote. Lan hori amaituta, behin betiko eraikuntza egingo da, Iglesias sortzen ari den eskultura barruan kokatua izan dadin.

Eneko Goiak azaldu duenez, lan guztia ahalik eta arreta eta zuhurtzia gehienarekin egingo da, uharteari ahalik eta eraginik txikiena sortzeko. Horretarako, obra-hondakinak tratatzeko proiektua egina dago. Alkateak nabarmendu duenez, interbentzioa Itsasargi barruan egingo da, eta, beraz, uhartea gaur egun dituen baldintza berberetan geldituko da.

Cristina Iglesias, bere aldetik, pozik agertu da obrari hasiera eman zaiolako eta, era berean, barruan sentitzen duen “zirrara” adierazi nahi izan du alde eraikitzaile eta artistikoan ematen ari diren aurrerapausoengatik. Azpimarratu duenez, bere lanak garrantzia emango dio "betiko uharteari", eta, aldi berean, itsasoaren kontserbazioak duen garrantziaz hausnarketa bultzatuko du.

Goia eta Iglesiasekin batera, uhartean izan dira Gune Publiko eta Hiri Proiektuetako zinegotzi Marisol Garmendia, Eusko Jaurlaritzako Kulturako Sailburuorde Joxean Muñoz, Denis Itxaso, Kultura Foru Diputatua, Sabadelleko Iparraldeko zonaldeko arduradun Pedro Sánchez eta  César Salvador, Pasaiako Portuko zuzendaria.

Interesatu Zaitez