Izaskun Bilbao Barandicak Bruselara eraman du Nafarroako oposaketetan atzerriko hizkuntzak euskararen gainetik lehenesten dituen ebazpena

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu Izaskun Bilbao Barandicak, Geroa Baik Europa Solidarioaren aldeko Koalizioaren barruan babestu zuen hautagaiak, ekimen bat aurkeztu du Europako Batzordeari galdetzeko Nafarroan atzerriko hizkuntzak euskararen gainetik lehenestea bateragarria ote den Oinarrizko Eskubideen Europako Gutunak babesten duen hizkuntzen eta kulturen aniztasunaren errespetuarekin

Izaskun Bilbao Barandicak Bruselara eraman du Nafarroako oposaketetan atzerriko hizkuntzak euskararen gainetik lehenesten dituen ebazpena  03Urriak
2019
2019 UrriaK 03 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Estrasburgoko ordezkari jeltzaleak Bruselara eraman ditu Nafarroako Auzitegi Gorenaren epaian jasotzen diren edukiak. Bilbaoren aburuz eduki hauek “guztiz bateraezinak dira” aniztasuna babesteko Europako araudiarekin, bereziki hizkuntzen aniztasunari dagokion aldetik. Euskal diputatuak era berean nabarmendu du ebazpen honen edukia Francois Alfosíri bidaliko diola, hizkuntza gutxituak babesteko Europako txostenaren egileari,ebazpenaren edukien inguruko beste jarduera batzuk aztertzera begira.

Izaskun Bilbao Barandicak ekimen hau babesten du “hizkuntzen aniztasuna hiritarren eskubide gisa jasota dagoelako Oinarrizko Eskubideen Europako Gutunaren 21. eta 22. artikuluetan”. Era berean ekarri du gogora desagertzeko arriskuan dauden Europako hizkuntzei eta Europako Batasunaren hizkuntza aniztasunari buruzko txostena, Parlamentuak 2013ko ekainaren 26an onartu zuena.

“Horietako bat da, gogoratu du Europako diputatuak bere ekimenean, hizkuntza gutxituen presentzia eta erabilera bermatzea bere hiztunei zerbitzua ematen dieten administrazio publikoetan”.Txostenak Batasunari eskatzen dio gaitzets ditzala “hizkuntzen diskriminazioaren edo ezkutuka edo derrigortuta egin den asimilazioaren bidez, desagertzeko arriskutan dauden hizkuntza komunitateen nortasunaren edo hizkuntza gutxituen erabileraren kontra egiten diren jarduerak”.

Europako Parlamentuaren eskari hori oinarri harturik, Izaskun Bilbao Barandicak Batzordeari eskatu dio erabaki judizial polemiko horren eduki batzuei buruzko irizpidea eman dezala. Hain zuzen ere, Europako Parlamentuari galdetu dio “hizkuntza komunitate hauetako hiztunak artatzen dituzten administrazio hauetarako oposaketetan beste estatu kide batzuetako hizkuntzak  bertoko hizkuntza gutxitu eta lurraldearen zati batean ofizial diren beste hizkuntzen gainetik lehenestea bateragarria ote den Europak hizkuntzen aniztasuna babesteko egiten ari den bidearekin”.

“Epai hau, nabarmendu du Izaskun Bilbao Barandicak, Europan Euskara moduko hizkuntza gutxituak babesteko orduan jarraitzen diren irizpideen antipodetan dago. Nafarroan hamarkadetan aplikatu den hizkuntza politika oso kritikatua izan da hainbat erakundetan, Europako Kontseiluan esaterako. Baliogabetuta utzi den dekretuak jasotzen zituen hobekuntzek politika hau zuzentzen zuten norabide zuzenean. Epai honek sakondu egiten du Europan txarretsi diren irizpideetan. Egileak ez dira ohartu euskaldunek euskaldun ez direnen eskubide berberak dituztela. Eskubide hau dagokie, lehenengo eta behin, hiritar gisa, baina baita zerbitzu publikoen erabiltzaile gisa edo administrazioan lan egin nahi duten pertsona gisa. Epaiak euskara, “linguae navarrorum” eta Nafarroaren nortasunaren parte den hizkuntza, beste hizkuntzen mende jartzen du, besteak beste ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren mende. Europako Batasunak oinarri duen aniztasunaren kontrako erasoa da. Aniztasuna, Europan, aberastasuna da”.

Interesatu Zaitez