NASAk interesa erakutsi du Euskadiko gazte batek elikagaiak kontserbatzeko asmatu duen makinarekin

Asteroide bati bere izena eman diote, Dalí, Nadal edo Pedro Duqueren izenekin egin zen bezala.

NASAk interesa erakutsi du Euskadiko gazte batek elikagaiak kontserbatzeko asmatu duen makinarekin  01Irailak
2019
2019 IrailaK 01 |
Berria

PARTEKATU

18 urte dituela, bere izena gorenera iritsi da. Gorago ezin. Asteroide bat hemendik aurrera `Maitane´ deituko da Maitane Alonso Monasterio  18 urteko Medikuntzako euskal ikaslearen omenez. Maitanek Mikrobiologiaren bigarren saria eta Iraunkortasunaren lehen saria irabazi ditu Fénixen, Arizonan ( AEB)  Zientzia eta Teknologia alorrean egin den lehiaketarik garrantzitsuenean. Elikagaiak kontserbatzeko asmatu duen makinak NASAren interesa sortarazi zuen ,MIT-Massachusetts-eko Teknologia Institutuaren sari garrantzitsua jaso zuen eta, sari gisa, bere izena eman diote asteroide bati.  “Uste nuen broma bat zela. Interneten bilatu behar izan nuen eta ikusi nuen Dalí, Pedro Duque eta Nadalek ere asteroide bat dutela beren izenarekin. Surrealista da izen horien artean Maitanerena ere izatea". 

Interesatu Zaitez