Izaskun Bilbao Barandica berrizendatu dute Europako Parlamentuaren ordezkari andetar komunitatearentzat

Izaskun Bilbao Barandica, Europako euskal diputatua, gaur goizean izendatu dute Bolivia, Kolonbia, Ekuador eta Peru herrialdeak hartzen dituen andetar komunitatearekiko harremanez arduratzen den Europako Parlamentuaren ordezkaritzaren lehen presidenteorde

Izaskun Bilbao Barandica berrizendatu dute Europako Parlamentuaren ordezkari andetar komunitatearentzat 26Irailak
2019
2019 IrailaK 26 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Estrasburgoko Parlamentuko ordezkari jeltzalea aurreko legealdian ere izan zen hainbat akordio komertzialetan, bisatuen beharra salbuesteko prozesuetan eta Kolonbiako bake prozesuan.

Andetar komunitatea arduratzen da EBk komunitate hau osatzen duen lau estatuekiko harremanak garatzeaz. Ordezkaritza honetako kideak gutxienez urtean behin batzartu ohi dira Bolivia, Kolonbia, Ekuador eta Peruko hogei parlamentarirekin, “Parlandino” izenez ezagutzen dena osatzen dutenekin,hain zuzen.Era berean parte hartzen dute Europa-Latinoamerikako asanblada parlamentarioan, Parlandino horretako kideak ere bertan izango direlarik

Ordezkaritza honen beste eginkizunetako bat da herrialde hauetan eragina duten Euro-ganberaren espedienteen jarraipena egitea. Halaber, herrialde hauetako gobernu edo parlamentuetako bisitak koordinatzen dira Europako Batasuneko batzordeen bilkuretara, besteak beste kanpo ekintza batzordera zein nazioarteko merkataritzaz arduratzen den batzordera, zeinetan denontzat interesgarri gerta daitezkeen gaiak jorratzen diren. Aurreko legealdian merkatal akordioak adostu ziren Kolonbia eta Perurekin, ondoren Ekuadorrek ere bat egin zuen, eta beste batzuk esandako herrialde horiekin, bisatuen beharra salbuesteko. 2003an herrialde horiekiko elkarrizketa politikorako eta lankidetzarako izenpetu zen akordioa hobetzeko lana ere egin zen.

Akordio horiez gain, Andetar Ordezkaritzako kideek jarraipena egin diete Kolonbiako bake prozesurako negoziaketei, eta parte hartu izan dute Parlamentuak berariaz bidali zuen misioan bake prozesuaren edukiei buruz egin zen erreferendumaren jarraipena egiteko. Azkenik, hauteskunde behaketa misioetan ere izan dira. Izaskun Bilbao bera izan zen Europako Batasunak bidali zuen ordezkaritzako burua, bake prozesuaren ondoren eta FARC-en eta talde paramilitarren jarduerak bertan behera utzitakoan adostu zen bake akordioaren ondoren, Kolonbiako presidentea aukeratzeko egin ziren lehen hauteskundetan.

Interesatu Zaitez