Japoniako Iida hiriko alkatea Tolosa bisitatzen izan da

Atzo arratsaldean udal ordezkariek harrera egin zioten udaletxean eta ondoren, elkarrekin, bisita gidatua egin zuten herritik eta Topic museo ezagutu zuten. Gaur berriz, Boinas Eloseguira egin dute bisita.

Japoniako Iida hiriko alkatea Tolosa bisitatzen izan da 24Irailak
2019
2019 IrailaK 24 |
Tolosa

PARTEKATU

Atzo arratsaldean heldu zen Mitsuo Makino, Japoniako Iida hiriko alkatea Tolosara. Makino alkateak Tolosa bisitatu nahi izan du, gure herria eta Topic museoa bertatik bertara ezagutzeko. Izan ere, Tolosa eta Iida AVIAMAko, Txotxongiloen Lagun Hirien Elkarteko kide dira biak eta alkateak elkar-ezagutzeko aukera izan zuten Japonian ospatutako kongresu batean, baita Tolosako buruhaundi eta erraldoiak bertara egindako bisitan ere.   Hortaz, txotxongiloek, buruhaundi eta erradoiek eta oro har, gure kulturarekiko interesak ekarri du Mitsuo Makino gurera.

Arratsaldeko 17:00etan udal ordezkariek harrera egin zioten Udaletxean. Alkate biek azaldu zuten harremanak sendotzeko eta elkarlanerako borondatea. Ondoren, bisita gidatua egin zuten herritik, gure historia eta ondarea ezagutarazteko eta bisitari amaiera eman zitzaion Topic-en. Bertan, museoaz gain, eraikineko espazio ezberdinak ezagutzeko aukera izan zuen.

Baina txotxongiloak ez dira Tolosa eta Iida hiriak batzen dituen gai bakarra, alkate japoniarrak badu gastronomiarekiko zaletasuna eta horregatik, iluntzean sagardotegira hurbildu ziren tokiko sagardoa probatu eta honen ekoizpenaren nondik norakoak ezagutu zitzan. Bisitari amaiera emateko, gaur, Boinas Elosegui bisitatu dute.

Interesatu Zaitez