EAJ-PNVk pozez hartu du Auzitegi Gorenak Franco bere hobitik ateratzeko hartu duen erabakia,baina berandutu izana kritikatu du “eredugarri jotzen den Trantsizio hori” auzitan jartzen duela nabarmenduz

Aitor Estebanek eskatu du diktadorearen gorpuzkiak albait arinen EL Pardora eramatea, eta “arraro” jo du halako egoerara iritsi behar izatea

EAJ-PNVk pozez hartu du Auzitegi Gorenak Franco bere hobitik ateratzeko hartu duen erabakia,baina berandutu izana kritikatu du “eredugarri jotzen den Trantsizio hori” auzitan jartzen duela nabarmenduz 24Irailak
2019
2019 IrailaK 24 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Pozik hartu dut Auzitegi Gorenaren epaia, baina hain denbora luzean horrela egoteak eta gaia Epaitegietan erabaki behar izateak auzitan jartzen dute horren eredugarri jo den Trantsizioa”. Aitor Estebanen hitzak dira, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren Euskal Taldearen bozeramaile eta azaroaren 10eko hauteskunde orokorretarako zerrendaburuarenak, Auzitegi Gorenak diktadorearen gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzeko eta El Pardoko hilerrira eramateko hartu duen erabakia ezagutu ondoren.

Hedabideei eskainitako adierazpenetan, Estebanek esan du “ohiz kanpokoa” dela Europan,demokraziaren urte luzeetan ere, “diktadore batek bere mausoleoan jarraitzea, `garaituen gatibu lanarekin´ egin zen monumentuan”, eta horregatik “halako egoerara iritsi behar izatea gezurra dirudielako”, arintasunez egitea eskatu du. “Albait arinen atera behar dute”, esan du. Zentzu berean kritikatu duenez “inguru politiko batzuen aldetik Francoren familiaren jarrera defendatzera iritsi dira, une oro erabat probokatzaile izan dena”, eta txalotu du diktadorea Madrilgo Almudenara ez eramateko hartu den erabakia. Estebanen hitzetan “guztiz onartezina” litzateke.

Azkenik eta Erorien Haranaren etorkizunaz galdetuta, Estebanek adierazi du “oso konponbide zaila” duela.

Interesatu Zaitez