A-10ean hauteskundeak errepikatu behar badira A-28rako onetsi ziren zerrendak berronestea proposatuko dio EBBk Aberri Batzarrari

EAJ-PNVren organo gorenak gai hau ebatziko du irailaren 23an, astelehena, EAJren egoitzan egingo duen ezohiko bileran

A-10ean hauteskundeak errepikatu behar badira A-28rako onetsi ziren zerrendak berronestea proposatuko dio EBBk Aberri Batzarrari 16Irailak
2019
2019 IrailaK 16 |
EBB

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarrak, gaur arratsaldean, Sabin Etxean bilduta, erabaki du EAJ-PNVren Aberri Batzarrari proposatzea azaroaren 10ean Hauteskunde Orokorrak berriro egin behar badira, talde jeltzaleak apirilaren 28ko hauteskundeetan Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan aurkeztu zituen zerrendak berronestea. EAJ-PNVren barne organo gorenak gai hori ebatziko du irailaren 23an, astelehena, Sabin Etxean egingo duen ezohiko bileran. Logikoa denez, Aberri Batzarra ez da batzartuko, eta prozesua bertan behera geratuko da, irailaren 23a baino lehen Espainian Gobernua eratzen bada.

Zazpi hilabete baino ez dira igaro alderdikideei kontsulta egin ondoren, Aberri Batzarrak 2019ko apirilaren 28ko hauteskunde orokorretarako hautagairik egokienak aukeratu zituenetik. Exekutiba jeltzaleak ez du inguruabar berezirik antzematen hautagai horiek aukeratzeko irizpideak aldatzea gomendatzen duenik, batez ere hautagaitza horiekin Alderdiak hiritargoaren aldetik babes zabala jaso zuelako: EAJ-PNVk EAEko hiru Herrialdeetan irabazi zuen eta sei diputatu jaun-andre eta bederatzi senatari jaun-andre lortu zituen. 

EAJ-PNVren Estatutuek ez dute ezer aurreikusten hauteskundeak errepikatu behar diren kasuetarako eta, horregatik, EBBk gaia Aberri Batzarraren ardurapean jarri du, halako gaiak ebazteko eskumena duelako. Aurrekari bat ere badago, 2016an Hauteskunde Orokorrak Errepikatu behar izan zirelako. Orduan, Aberri Batzarrak EBBren proposamena jaso zuen eta E-26rako berronetsi zituen A-20rako onartu zituen zerrendak.

Interesatu Zaitez