Bermeon EAJ-PNVren kontra agertu den pintada salatu du Bizkai Buru Batzarrak

Ezezagunek diana bat marraztu dute talde jeltzalearen siglen inguruan herri honetako portuko eskulturetako batean

Bermeon EAJ-PNVren kontra agertu den pintada salatu du Bizkai Buru Batzarrak 12Irailak
2019
2019 IrailaK 12 |
BBB

PARTEKATU

Bizkai Buru Batzarrak berriz ere salatu eta erabat gaitzetsi du EAJ-PNVren kontra egin den erasoa, oraingo honetan bere egoitzetako baten kontra egin ez den arren. Ezezagunek bart gauean diana bat marraztu dute talde jeltzalearen siglen inguruan Bermeoko portuan ‘Azken olatua azken arnasa’ izeneko eskulturan. Jeltzaleen herrialde exekutibak argi eta garbi esan du pintada hau bereziki larria dela bere edukiagatik, eta baieztatu du halako mehatxu bat guztiz onartezina dela euskal gizarteak halako adierazpen bortitzak aspaldi atzean utzi zituela gogoan.

Halako jarduerak denbora, toki eta edozein ulermenetatik kanpo daude eta ez dute batere laguntzen elkarbizitzaren eta ezberdinarekiko errespetuaren bidean. Halako jarduerek argi eta garbi erakusten dute batzuek era horretako jokaera antzu eta hutsalak baliatzen jarraitu nahi dutela ustezko onura batzuk lortzeko. Baina ez dira konturatu hiritargoak eraikitzea hobesten duela, izorratu beharrean; hitz egin nahi duela, iraindu beharrean; eta hurkoa errespetatu nahi duela, inor mespretxatu beharrean. 

Denon arteko elkarbizitza eraikiko badugu, ezinbestekoa da halako jarrerak erabat baztertzea, bakea eta elkarbizitza behin betiko erdiesteko bidea eragotzi baino ez dutelako egiten. Ildo beretik, BBBak eraso ulertezin honen egileei eskatu die berehala halako jarduerak egiteari utz diezaiotela, konponbidea eskaini beharrean, euskal hiritargoak amesten duen normaltasuna eragoztea besterik ez dutelako lortzen.

Interesatu Zaitez