Automozio sektorearentzat “norabide egokia eta segurtasuna” eskatu dizkio Idoia Sagastizabalek Espainiako gobernuari

Diputatu jeltzaleak kritikatu du Espainia eta Europa mailan sortu diren gorabeherek Euskadi eta Espainiaren hazkunde ekonomikoarentzat giltzarri den sektorea zamatu dutela

Automozio sektorearentzat “norabide egokia eta segurtasuna” eskatu dizkio Idoia Sagastizabalek Espainiako gobernuari 11Irailak
2019
2019 IrailaK 11 |
Senatua

PARTEKATU

Idoia Sagastizabalek, Diputatuen Kongresuko EAJ-PNVren taldean ekonomiarako bozeramaile denak, Espainiako gobernuari eskatu dio gaur automozio sektoreari “norabide egokia eta segurtasuna” ematea, Europa eta Espainia mailan sortu diren “gorabeherek” industria hau nabarmenki zamatu ondoren eta azken 8 hilabeteetan salmentek beherako joera erakutsi dutelarik.

Kontrol bilkuran, Sagastizabalek automozio sektorea “giltzarri” jo du ekonomiaren hazkunderako eta enpleguaren egonkortasunerako “punta puntakoa da, zutabe garrantzitsua inbertsioan zein berrikuntzan” , eta gaineratu du Euskadiren kasuan BPGaren %25 dela eta 40 mila enplegu zuzen sortzen dituela. Diputatu jeltzaleak era berean adierazi du sektorea une honetan “birmoldaketa teknologiko” batean murgilduta dagoela errekuntza sistema berrietara jotzeko.

Hala ere, diputatu jeltzaleak era berean tamaldu du sektoreak ez duela “unerik gozoena” bizi  eta hainbat faktore aipatu ditu,besteak beste Europa eta Espainiako ekonomiaren moteltzea, zailtasun geopolitikoak, ohitura berriak eta hiritarren aldetik ematen ari den sentiberatze handiagoa. Sagastizabalek nabarmendu duenez automozioaren “erronka nagusiena da EBren araudira moldatu beharra karbono dioxidoaren isurketak mugatzeko”. Gai horretan eskatu du Sagastizabalek “esparru publiko eta pribatuaren arteko estrategia bateratua, lehiakortasun eta nazioarteko posizionatze mailari eutsi ahal izateko”.

“Ezinbestekoak dira norabide argia eta ziurtasuna, eta administrazioen arteko koordinazioa, sektore honen etorkizunerako proposamenen inguruan”, laburbildu du.

Interesatu Zaitez