Ahedok Estatuko gobernuari eskatu dizkio Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin koordinatutako neurri zehatzak, migrazio fenomenoari aurre egitera begira

EAJ-PNVko senatariak Lan Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministro andrearen aurrean aldarrikatu du Eusko Jaurlaritzaren `Share´ proposamena

Ahedok Estatuko gobernuari eskatu dizkio Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin koordinatutako neurri zehatzak, migrazio fenomenoari aurre egitera begira  10Irailak
2019
2019 IrailaK 10 |
Senatua

PARTEKATU

Nerea Ahedok Estatuko gobernuari eskatu dizkio neurri zehatzak eta Autonomia Erkidegoekin eta Toki Erakundeekin koordinatuak, migrazio fenomenoak une honetan sortzen dituen ondorioei aurre egitera begira. Gobernuari kontrola egiteko bilkuran, EAJ-PNVko senatariak Lan, Migrazio eta Gizarte Segurantza Ministro andreari adierazi dio ezinbesteko gertatzen dela Europa mailako politika koordinatua izatea, “Estatuek zerbait egin behar dute. Urte bete izan  duzue egoera aztertzeko eta proposamen zehatzak pentsatzeko. Neurri horiek, gainera, koordinatuta  egon beharko lukete Autonomia Erkidegoekin eta Toki erakundeekin”.

Ildo beretik, Ahedok Eusko Jaurlaritzaren `Share´ proposamena aldarrikatu du, “Euskadin analisi eta hausnarketa sakona egin ondoren sortu dena”. Jaurlaritzaren proposamenean jasotzen da gobernu erregionalek Estatu gobernuei eta Europako erakundeei  adieraztea migrazioarekin konpromiso bat  hartzeko jarrera, eta  senatari jeltzaleak Magdalena Valeriori galdetu dio aintzat hartzeko modukoa iruditzen ote zaion. Magdalena Valeriok Eusko Jaurlaritzak eta Euskadik esparru honetan eginiko lana goraipatu du eta adierazi du elkar ulertze ona emango dela ekimen aitzindari honen inguruan.

Interesatu Zaitez