Itxaso Atutxak baieztatu du PSOEren eta Podemosen arteko negoziaketan batu direla “gosea eta jateko gogoa”

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak esan du ez duela ulertzen Sánchezek darabilen “lan egutegia”, eta Unidas Podemosi txarretsi dio “egoera eta politika zehatzetara jaisteko orduan” adosteko erakutsi duen gaitasun eskasa

Itxaso Atutxak baieztatu du PSOEren eta Podemosen arteko negoziaketan batu direla “gosea eta jateko gogoa” 10Irailak
2019
2019 IrailaK 10 |
BBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, gaur goizean baieztatu du ez duela ulertzen Sánchezek balizko inbestidura baterako darabilen lan egutegia. Atutxaren esanetan negoziaketa prozesu honetan bat egin dute “goseak eta jateko gogoak”, PSOEk eta Unidas Podemosek balizko inbestidura bat negoziatzeko orduan erakutsi duten jarrera ikusita. “Ikusi dugu Podemosek, gauza errealetara jaitsi behar duenean, hau da, lau urtetan garatu beharreko partida eta politika zehatzak jorratu behar direnean, berriz ere eskarmentu eskasa erakutsi duela”. Zentzu berean txarretsi du talde moreak “negoziaketa has genezake uztailean utzi genuen tokian” esan izana, beraiek izan zirenean PSOEren proposamena onartu ez zutenak. Bizkaiko jeltzaleen buruaren aburuz “hutsegite handia izan zen hura”.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketan EAJ-PNVko burukideak gaitzetsi duenez “hau ez da jokoa, hainbaten jatekoaz ari gara”, “beren bizimodua kaltetuta dago Estatuan gobernu egonkorrik ez dagoelako” eta egoera horri “erantzun bat eman behar zaio”, esan du. Atutxak era berean berretsi duenez “egun apur batzuk, ordu batzuk geratzen dira” hauteskundeak errepikatu beharra saihesteko, eta azaldu du alderdi bien arteko buruengan zerbait pertsonala dagoela “antzeman daitekeena”. Zentzu berean esan du zalantzan dagoela, “Sánchezek -ez horrenbeste PSOEk- akordioa benetan nahi ote duen”, “ susmoa dut bere aburuz hauteskundeetara joatea ez dela eman daitekeen egoerarik txarrena”, aurreratu du.

EAJ-PNVri dagokion aldetik, BBBko buruak zera berretsi du “gugatik ez da izango”. “Mahai gainean jarri dugu beti gure erantzukizun politikoa” eta, horregatik “Euskadin eskatzen dugun erantzukizun berbera Estatuan eskatzen dugu zuzen-zuzenean eragiten digulako”. Gure botoarekin egoera hau konpontzerik badago, egingo dugu. Baina momentuz, PSOEK babes nagusia behar du”, gogoratu du.

Interesatu Zaitez