Agirretxeak eskatu du listeriosi kasuen inguruko erantzukizunak argitzea “zerk eta nork huts egin duen” ezagutu ondoren

Osasun Batzordeko bozeramaile jeltzaleak bere “hurbiltasuna eta elkartasuna” adierazi die kaltetuei, eta administrazio eta eskuduntza mailen artean ezberdintzea eskatu du “dagokionari” erantzukizun politikoak eskatzeko

Agirretxeak eskatu du listeriosi kasuen inguruko erantzukizunak  argitzea “zerk eta nork huts egin duen” ezagutu ondoren 05Irailak
2019
2019 IrailaK 05 |
Kongresua

PARTEKATU

Joseba Agirretxeak, EAJ-PNVko Euzko Abertzaleak taldeko Osasun Bozeramaileak “erantzukizunak argitzea” eskatu du gaur ikerketa guztiak  ebatzi ondoren eta Andaluzian agertu den listeriosi agerraldian “zerk eta nork huts egin duen”  ezagutu ondoren.

Diputatuen Kongresuan, jarduneko Osasun Ministro andreak  listeria agerraldiari aurre egiteko hartu diren neurrien berri emateko eskaini dituen azalpenen kariaz, Agirretxeak EAJ-PNVren “hurbiltasuna eta elkartasuna” adierazi nahi izan die kaltetu guztiei, eta legebiltzar taldeei eta Espainiako gobernuari eskatu die administrazio eta eskuduntza mailen artean ezberdintzea “dagokionari erantzukizun politikoak eskatzeko orduan”.

Zentzu berean, Agirretxeak bere buruari galdetu dio “legedian hutsegiterik izan ote den” edo hutsegite horiek “jardueretan” eman ote diren. “Edozein kasutan, argi dago zerbaitek huts egin duela”, esan du.

“Gure eginkizuna da erantzukizun politikoak eskatzea eta botere publikoen aldetik utzikeriarik eman ote den jakitea. Osasun Ministerioaren aldetik eman dela aurkituko balitz, orduak zuri eskatuko dizkizugu erantzukizunak”, esan dio Agirretxeak Ministro andreari. “Baina hau ez da, momentuz behintzat, Ikerketa Batzorde bat” esan du diputatu jeltzaleak.

Hori dela eta, administrazio alorreko arduradun guztiei eskatu die “beren eskumenen arabera, dagokien arduren barruan jardun dezatela” eta Ministro andreari eskatu dio “egokia  bada, berriz ere  gai honen inguruko guztiaz hitz egitea”.

Interesatu Zaitez