Alkateak ETAren biktimen omenez jarritako oroigarrien aurkako eraso “ankerra” salatu egin du

Udalak kaltetutako oroigarriak kendu eta berriak jarriko ditu

Alkateak ETAren biktimen omenez jarritako oroigarrien aurkako eraso “ankerra” salatu egin du 05Irailak
2019
2019 IrailaK 05 |
Berria

PARTEKATU

Donostiako alkateak, Eneko Goiak, Askatasunaren Hiribidean ETAren bost biktimen omenez jarritako oroigarrien aurka egindako azken erasoa irmoki gaitzetsi du.

1976an ETAk erahildako Juan Mari Araluce, José María Elicegi Diez, Antonio Palomo Perez, Luis Francisco Sanz Flores eta Alfredo García Gonzálezen omenez jarritako oroigarriak eraso izana “bidegabekeri galanta” dela esan du Eneko Goiak.

Udalak oroigarri berriak egingo ditu eta erasoa jasan dituztenak ordezkatuko ditu.

Erasotzaileek “modu bidegabean erahilak” izan ziren bost pertsonen memoria-gune honen aurka egiteko “ankerkeri eta basakeri berezia” azaldu dutela adierazi du Goiak.

Alkateak azpimarratu duenez, hirugarren aldia da oroigarri hauek erasotzen direla, eta biktimen memoria duintasunez gogoratzeko duten esanahia gogora ekarri du eta gogorarazi du eraso hauen egileak nortzuk diren argitzeko ikerketa zabalik dagoela. Ondoren, epailearen esku jarriko da ikerketaren emaitza delito zantzurik ote dagoen argitzeko.

Interesatu Zaitez