EAJ-PNVk immigrazio politika europar orekatu bat eskatu du eta zera gehitu du: “Bien bitartean, migratzaileak itsasoan hiltzen uztea ez da alternatiba bat”

“EBk eta Estatuek ez badute inolako erreskate eta bilaketa aktiborik egiten, zilegi al da Aita Mari edo Open Arms bezalako ontziak oztopatu edo galaraztea, jakin badakigunean zenbat eta erreskate ontzi gutxiago egon orduan eta heriotza gehiago gertatzen direla?” galdetu dio bere buruari Mikel Legardak Mediterraneoko migrazio krisiari buruzko ez-ohiko osoko bilkuran

EAJ-PNVk immigrazio politika europar orekatu bat eskatu du eta zera gehitu du: “Bien bitartean, migratzaileak itsasoan hiltzen uztea ez da alternatiba bat” 30Abuztuak
2019
2019 AbuztuaK 30 |
Kongresua

PARTEKATU

Gaurkoan EAJ-PNV Euskal Talde Parlamentarioak zera eskatu du: estatu kideen artean migrazioaren presioa modu legal, arautu, solidario, arduratsu eta kooberatiboan orekatuko duen immigrazio politika europar bat adostu dadila, jatorriko herrialdeekin eta iraganbide diren herrialdeekin elkarlanean arituz, giza baliabideak errespetatuz, kooperazioa alde batera utzi gabe, zirkulaziorako bide legal eta seguruak finkatuz eta erreskatatutako pertsonak lehorreratzeko portu seguruak ezarriz.

Open Arms ontziak burutu duen erreskate humanitarioaren berri emateko egin den osoko bilkura monografikoan, Mikel Legarda diputatu jeltzaleak adierazi du krisi hau “ez dela puntuala”; aitzitik, “egundoko katramila sortu duen egiturazko arazo konplexu bat da”. Arazo horrek tartean sartzen ditu Europar Batasuna, Estatu Kideak eta horien gizarteak eta iritzi publikoak. Hori dela eta, bere ustez, gertatutakoa analizatu ahal izateko “Europak bizi duen migrazio krisiaren testuinguruan eta egoera horri aurre egiteko politika gabezian” jarri behar dugu arreta. Euren “nortasuna mehatxatuta” dagoela uste dutenek proposatzen dituzten “neurri erreakzionarioak” eta irtenbide “bakunak edo sinplistak” alde batera utzi behar ditugu.

Nolanahi ere, EAJ-PNVko diputatuak zera adierazi du: “politika europar bat ez izateak ez du esan nahi bien bitartean Estatuak besoak gurutzatuta gelditu behar direnik Mediterraneoko erreskateei dagokienez”. Ez hori bakarrik, Legardak esan du “erantzukizunez jokatu beharra dagoela, giza baliabideak errespetatuz, GKEak zigortu gabe eta mafiekin lankidetzan ari direla leporatu gabe”.

Interesatu Zaitez