Share proposamena aurkeztu du Iñigo Urkullu Lehendakariak Vatikanoan

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Marian Elorza eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkari Nagusi Jonan Fernandez lagun zituela, Frantzisko Aita Santuak asteazken honetan San Pedro plazan ospatu duen Entzunaldi Publikoan izan da. Ondoren, Estatu Idazkari Pietro Parolin kardinalarekin Jauregi Apostolikoan egindako bilera pribatu batean Share proposamena aurkeztu du.

Share proposamena aurkeztu du Iñigo Urkullu Lehendakariak Vatikanoan 28Abuztuak
2019
2019 AbuztuaK 28 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

Lehendakariak aukera izan du Frantsizko Aita Santuari Gernikako Arbolaren bereizgarri bat entregatzeko.

Share Proposamena

Share Proposamenaren edukiak planteatzen du konpromiso bat hartzea migrazioaren erronkari erantzuteko. Zehazki, proposatzen du mekanismo zehatz bat adostea errealitate zailenen aurrean erantzukizunaren banaketa partekatzeko. Ahalegina banatzeko formula hiru parametrotan oinarritzen da: zerga bidezko diru-sarrerak (edo batez besteko errenta eskuragarria, edo BPG), % 50eko eraginarekin; biztanleria, % 30eko eraginarekin; eta langabezia-indizea,% 20rekin.

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez