EAJ-PNVk Irun, bere pertsonen eta gure boto-emaileen interes orokorra defendatuko eta beteko dugu. Oposizioa egin dugu, alternatiba bat proposatu dugu, eta horrela jarraituko dugu.
Irungo Udaleko Areto Nagusian gaur, 2019ko uztailaren 12an, egin den ezohiko osoko bilkuraren balorazioa jakinarazi du Irungo EAJ-PNVk. Osoko bilkura honetan, udal talde politikoak, Informazio Batzordeak, hurrengo osoko bilkurak, udalbatzarrei esleitutakoak, beste gai batzuen artean, adostu dira, "talde politiko bakoitzaren benetako interesak agerian geratu dira gaurko saioan. Orain arte izan ditugun topaketetan, egungo gobernuak ez du beste batzuenganako begiruneak irekitzearen alde egin, eta hitz egin baino, nahiago izan du uneoro bere irizpidea inposatu" adierazi du Irungo EAJ-PNVko bozeramailea den, Xabier Iridoyk.
Alderdi Sozialistak aurkeztu duen proposamen zaharra, eskasa eta bidegabea ikusita, EAJ-PNV taldeak hobekuntza proposamen bat aurkeztu du: lehen asmoa Udaletxearen gastu osoa jaistea izan zuena, eta, bigarrenez, gobernuaren eta oposizioaren baliabideak banatzeko helburua zuena, hala aurreko hauteskundeetako emaitza demokratikoak islatuz. Baina, ez Jose Antonio Santanok ezta bere gobernuak ere ez, ez dute ez hausnartu ezta babestu nahi izan. "Gobernuaren proposamena urria eta injustua da, pasaden maiatzeko emaitzak ez dira kontuan hartzen, ondorioz, proposamen alternatibo bat aurkeztu behar izan dugu; Gobernuaren eta oposizioaren artean oreka hobea ematea proposatzen duena, betiere gehiago gastatu gabe. Izan ere, egoera aztertuz gero, argi ikusten da, gobernuak osoko bilkuraren %40ko ordezkaritza duela kontuan izanik, baliabideen %60 eramaten duela, eta oposizioak %60a izanik %40a duela. Zentzugabekeria guztiz. Hori dela eta gehiago ez gastatzeko irizpidea aplikatuz, alderdi sozialistak aurkeztutakoa baino ia 10.000 euro baino gutxiagoko proposamena aurkeztu dugu".
Bestalde, alderdi nazionalistak, Irunerako egonkortasun egoera adosterako orduan, Jose Antonio Santanok eta bere gobernu sozialistak azken hilabeteotan izan duten jarrera ez arduratsua salatu du. Iridoyk berretsi duenez, "jarrera horrek ez du erakutsi alkateak berak bere inbestiduran esandakoa, eta, bertan, desberdinekin hitz egingo zuela eta Irungo onerako adostuko zuela. Are gehiago, ez ditu proposamenak aintzat hartu ere nahi izan, nahiago izan du geldirik egon, bere interes pertsonalak eta bere taldearenak defendatuz, eta udaletxearen ekitateari eta aniztasunari ez begiratu. Ulertezina. Jokabide horrek berak duen handikeria aireratzen du eta baita hiria kolore bakarrekoa dela uste duela ere".
Hori dela eta Irungo EAJ-PNV taldeak, Irunen eta bere pertsonengana duten erantzukizuna defendatuz, oposiziotik aldaketaren buru izateko apustua egin du. Era berean, momentu oro Irungo Udalaren Osoko Bilkuran taldeek duten ordezkaritza irizpide gisa duen proposamen koherentea, eraikitzailea eta demokratikoa defendatuko duela ere azpimarratu du Iridoyk. Hau da, "Irungo errealitatea eta bere aniztasuna indarrean jarri nahi ditugu eta horretarako, egun dauden iraganeko politikak aldatzearen alde lan egingo dugu, gainerako taldeekin partekatuz eta hitz eginez. Hala Irun, lehen mailako hiri bihurtuz; abangoardiakoa, tokiko merkataritza duena, energia berriztagarrien alde apustua egiten duena, gizarte-laguntza osoagoak dituena, etab. Guk Irungo eta bertako hiritarren ongizatearen alde lan egingo dugu, eta guzti hau ekintzen bitartez erakutsiko dugu"esan du Iridoyk.
Era berean, eta azkenik, Irungo EAJ-PNV taldeak azpimarratu nahi izan du "gaurkoan oposizioa egin dugu, alternatiba bat proposatu dugu, eta horrela jarraituko dugu. Hazkundea, enplegu duina, zerbitzu publikoen babesa, kohesio soziala eta herritarren ongizatea dira eta gure irizpideak. Eta horretarako politika egiteko modu berriak aplikatuko ditugu, gure hiriko aniztasuna ordezkatuko dituen etorkizuneko hiri eredu bat jarri nahi dugu indarrean, beti esan dugun bezala, gure lehentasuna beti Irun eta bere pertsonak izango direlako", adierazi du bozeramaile jeltzaleak.