EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak bere “poztasun handia” adierazi du Unai Hualde Foru Parlamentuko presidente aukeratua izan delarik

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak (NBB) bere “poztasun handia” adierazi du Unai Hualde EAJren herrialde exekutibako burua Nafarroako Presidente aukeratua izan delarik. “Urrats handia eta garrantzitsua da azken legealdi honetan eta aurreko urteotan ere hainbat pertsonak borrokatu duten Nafarroa anitz eta aurrerakoiaren irudia lortzera begira”

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak bere “poztasun handia” adierazi du Unai Hualde Foru Parlamentuko presidente aukeratua izan delarik 19Ekainak
2019
2019 EkainaK 19 |
NBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren NBBrentzat “poztasun handia da Parlamentuak Nafarroako gizartearen aniztasun osoa islatzen duela ikustea”.
Hualde karguaz jabetzeko orduan nabarmendu du bere erantzukizunen erreferente bat izango dela “Nafarroaren aurrerabidea aldeztea, bere aniztasuna defendatzea, betidanik horretan sinetsi izan dudalako”.

"Asko eta asko hitz egingo dugu, denon artean adostuko dugu horrela izan dadin; espero dut jaso dudan konfiantza horri hutsik ez egitea. Beren konfiantza eman didatenen eta eman ez didatenen presidentea izan nahi dut”, nabarmendu du.

Unai Hualdek aditzera eman duenez, berak espero du “erakundeek jarraitzea azken urteotako ezaugarri izan ditugun dibertsitate eta aniztasuna aitortzeko bidea sakontzen”.

Karguaz jabetzeko orduan eman duen diskurtsoan, Unai Hualdek baieztatu du hainbat pertsona dituela gogoan, zalantzarik ez dugu horien artean daudela Antonio Urbiola Machinandiarena, EAJ-PNVren NBBko presidente izan zena, aurten apirilaren 4an zendu zena, eta bera baino lehenago NBBren ibilbidea zuzendu duten presidente eta alderdikide guztiak.

NBBko presidentearen profila

Unai Hualde Iglesias (1976-07-25) goitik beherako altsasuarra da. Nafarroako Parlamentuan daukan lan handiak eta bizitza politiko intentsuak oso denbora laburra uzten diote bere zaletasunetarako, Sakana aldetik motor gainean ibiltzeko. Bere gogoko tokia da, naturaz inguratuta, eta han ahazten ditu erantzukizunak, aukera duen guztietan. Harrotasun osoz aitortu du “ferrokarrilaren herriko semea” dela, altsasuarra. “Herri anitz eta aberasgarria da”. Txoko oso berezia dauka: Altsasuko San Pedro zelaiak eta ahal duen guztietan gozatzen du hango Erromeriaz eta ingurune naturalaz.

Bere udalerriagatik sentitzen duen pasio horrek ere eraman zuen 2007-2011 legealdian Nafarroa Bai koalizioarekin Altsasuko alkate bihurtzera. Duela gutxira arte Geroa Baiko foru parlamentaria izan da, eta baita Foru Parlamentuko Mahaiko lehen presidenteorde ere. 2015eko uztailaren eta 2016ko otsailaren artean NBBko jarduneko presidentea izan zen Manu Ayerdik utzitako lekua hartuz. Hualde 1999an alderdikidetu zen, 2004urteaz geroztik NBBko burukidea izan da eta presidente hautetsia ere bai duela urte bete eta erdi. Zuzenbidean lizentziatu zen Deustuko Unibertsitatean eta aholkulari juridiko gisa lan egin du Zuzenbide Publikoaren alorrean.

Atsegin ditu plazer sinpleak: pasiatzea, lagun artean garagardoren bat hartzea eta eleberri historikoak irakurtzea. “Zenbat eta intriga handiagoa, orduan eta hobeto”, esan du Hualdek. Era berean aitortu du gazte gaztetatik Nafarroa osoa ibili duela, Iparraldetik Hegoaldera eta Mendebaldetik Ekialdera, hainbatetan Alderdiaren eskutik.

Interesatu Zaitez