“Zero Plastiko Urdaibai”, Erretserbako kostaldea garbitzeko eta zaborrak batzeko eguna

Kostaldea garbitzeko jardunaldia oso arrakastatsua izan zen. 2.500 boluntario eta 300 urpekari izan ziren protagonista nagusiak

“Zero Plastiko Urdaibai”, Erretserbako kostaldea garbitzeko eta zaborrak batzeko eguna 08Ekainak
2019
2019 EkainaK 08 |
Berria

PARTEKATU

Bere lehen edizio honetan, 2.500 boluntariok , 300 urpekarik eta Zero Plastiko Urdaibai ekimenean parte hartzen duten hainbat itsasontzik osatutako ejertzito urdinak zortzi tona hondakin atera ditu Biosferaren Erretserbako kostatik. Ingurumenaren aldeko lanak eta kontzientziazioak bat egin zuten antolatzaileek arrakastatsu jo duten jardunaldian. Kosta garbitzeko saio honetan lortu da ozeanoetara iristen diren zortzi miloi tonako kopurutik milioiren bat  berreskuratzea. Urrats txikia da, baina erabakigarria, plastikorik gabeko mundua lortzera begira.

Interesatu Zaitez