EAJ-PNV-K arabako 32 udalerri kudeatuko ditu, Trebiñukoa barne, eta horietako 22 gehiengo absolutuarekin

Herrialdean EAJ-PNVko 183 zinegotzi izango dituelarik, talde jeltzaleak agerian utzi du berriz ere Arabako erakundeetan duen lidergoa

EAJ-PNV-K arabako 32 udalerri kudeatuko ditu, Trebiñukoa barne, eta horietako 22 gehiengo absolutuarekin 15Ekainak
2019
2019 EkainaK 15 |
Berria

PARTEKATU

Udalak eratzeko bilkura guztiak amaituta, EAJ-PNVk Arabako eta Trebiñuko Konterria osatzen duten 53 udalerrietako 32tan gobernatuko du. Horietako 22tan gehiengo absolutuarekin egingo du, gainera. Talde jeltzaleak udal erakundeetan izango duen presentziari dagokionez 183 zinegotzi izango ditu osotara.

M-26ko hauteskundeen ondoren, EAJ-PNV indar politiko bozkatuena izan zen Arabako 29 udalerritan. Gainerako indar politikoekin adostu diren akordioen eta egin diren negoziaketen ondorioz, gainera, Kuartango, Bastida, Biasteri eta Zigoitiako alkatetzak ere bereganatu ditu. Zentzu berean nabarmendu behar da, lehen aldiz, talde jeltzalea izango dela Trebiñuko Konterriko Udala gobernatuko duen indarra.

EAJ-PNVk biztanleria handiena duten arabar Udaletan gobernatuko du, hau da, Vitoria-Gasteizen, Oionen, Laudion eta Agurainen. Gorka Urtararen hautagaitzak Gasteizen eta Eduardo Torrobarenak Oionen, hautesleriaren gehiengoaren babesa jaso zuten maiatzaren 26ko hauteskundeetan, eta biek lortu dute alkatetzan jarraitzea. Agurainen hautestontziek alkatetza eman diote Ernesto Sainzi, Iñaki Beraza alkate historikoaren lekukoa hartuko duelarik. Beste alde batetik, Ander Añibarroren eskutik, EAJ-PNVk Laudioko alkatetza berreskuratu du zortzi urtetan oposizioan egon ondoren.

Kuartangoko berdinketaren aurrean erabakia hartzeko orduan ez da moneta dantzan jarri behar izan. Eduardo Fernández de Pinedok bigarren aldiz jarraituko du Arabako herri horretako alkatetzan.

EAJ-PNVk ondorengo udalerriak kudeatuko ditu: Agurain, Elburgo, Iruraiz-Gauna Arabako Lautadan; Amurrio, Aiara, Laudio, Okondo Aiara aldean; Añana, Armiñon, Erriberagoitia, Lantarón, Erriberabeitia eta Gaubea Añanan; Arrazua-Ubarrundia eta Zigoitia Gorbeialdean; Arraia-Maeztu, Bernedo, Harana eta Lagrán Arabako Mendialdean; Elvillar, Kripan, Lantziego, Leza, Moreda, Oion, Villabuena, Yécora Arabako Errioxan eta Trebiñuko Konterria barrendegian.

Zinegotzi sozialista batek iragan ostiralean EAJ-PNV eta PSE-EE alderdietako exekutiben artean izenpetu zuten akordioa bete gabe utzi izanak eragotzi du iragan maiatzaren 26an irabazle irten zena, EAJ-PNV taldea, Samaniegoko alkatetzara iristea, eta azkenean EH Bilduren eskuetan geratu da.

Interesatu Zaitez