Eneko Goia, Donostiako alkate izendatua

Segidako zinegotziek osatu dute Udalbatza berria: EAJ / PNVko 10 zinegotzik, EH Bilduko 6k, PSE-EEko 5ek, Alderdi Popularreko 3k eta Elkarrekin Podemoseko 3k

Eneko Goia, Donostiako alkate izendatua 15Ekainak
2019
2019 EkainaK 15 |
Donostia

PARTEKATU

Eneko Goia Donostiako alkate izendatua izan da, behin maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ondorioz sortutako Udalbatza berria osatuta egindako bozketan. Eta bere lehenengo hitzak izan dira honakoa adierazteko: "Helburua da, Donostia hiri hobeago bat egitea eta donostiarren alde lan egitea".

Goizeko lehen ordutik zinegotzi hautetsiak Udaletxera iristen joan dira, eta behin argazki ofizialak eginda, udalbatza aretora sartu dira kargua hartzera eta hiriko alkatea aukeratzera.

Udalbatza aretoa beteta zegoela hasi da bilkura 10:30ean. Bertan, bilkura jarraitu dute zinegotzien hainbat senidek, lagunek, alderdikidek, erakunde ordezkariek eta bertaratzea eskatu zuten hainbat hiritarrek.

Adin gehien dituen zinegotzi Miguel Angel Díezek (PSE-EE) eta Mikel Lezama zinegotzi gazteenak (PP) osatu dute adin mahaia udal idazkari Juan Carlos Etxezarretarekin batera. Banan bana deitu dituzte udalbatza berria osatzen duten  27 zinegotziak. Hauek kargua hartu dute eta udalbatza aretoan euren lekuetan eseri dira lehenengo aldiz.

Behin Udalbatza osatuta alkatea aukeratzeko unea iritsi da. Taldeek hautagaitzak aurkeztu dituzte eta talde bakoitzaren iritzia entzun ondoren, bozkatu dute. EAJ-PNVren hautagai Eneko Goiak gehiengo absolutua lortu du eta, beraz, Donostiako alkate izendatua izan da..

Alkatearen jarraipena izanda, Udalbatzako zinegotzi gazteenak, Mikel Lezamak (PP), eman dio aginte makila Goiari, hain zuzen ere, hurrengo lau urteetan hiriko alkate izango denari.

Eneko Goia: "Ohorea eta ardura handia da nire hiriko alkate izaten jarraitzea"

Donostiako alkate Eneko Goia pozik agertu da berriro aukeratua izan delako eta honakoa esan du: "Azken lau urteetan egin dugun bezala, donostiarrak izango dira gure kudeaketaren ardatza. Eskuartean ardura handia dugu: guztion artean hiri hobeago bat egiten jarraitzea".

Era berean, Donostiako alkateak azpimarratu du, ohorea dela hiriko alkatea izaten jarraitzea, eta honakoa gaineratu du: "Orain arte egin dudan bezala, apaltasunez eta zintzoki lanean jarraituko dut donostiar guztien alkate izateko".

Eneko Goiak, halaber, demokraziaren lehen Udalaren osaketaren 40. urteurrenari oroimena egin dio eta segidakoa esan du: "Hemen gaudenok garai hartako seme-alabak gara. Egun Donostia ezberdina da, hobea da, eta hori da pertsona askoren lanari esker, hain zuzen ere, une oso zailei aurre egin behar izan zieten pertsonen lanari esker".

Hortaz, Goiak adierazi du, egun etorkizunari begiratzen diotela ilusioarekin eta itxaropenarekin, eta beti, iragana ahaztu gabe: "Erronkez betetako etorkizuna dugu hiri oparoa erakitzen jarraitzeko, inor bazterrean utzi gabe, eta nortasuna mantenduz. Eta besteak beste, bizikidetza da eskuartean dugun erronkarik handiena, eta horretarako guztiok gara ezinbestekoak".

Amaitzeko, Donostiako alkateak udal-talde guztiei eskua luzatu die, eta honakoa azpimarratu du: "Talde guztiek dute zer eskaini. Hortaz, nire konpromisoa izango da guztiekin elkarlanean aritzea". Era berean, hiritarrei zuzendu zaie eta bihotzez eskertu die hiriaren alde egiten duten guztia: "Zuen esfortzu, grina, elkartasun eta ardurari esker Donostia den bezalakoa da. Horregatik, ez dago ohore handiagorik zuen ordezkari izatea eta zuen zerbitzura egotea baino".

Interesatu Zaitez