Eurodiputatuek Bruselan salatu dute Franco hobitik ateratzeko prozesua geldiarazita dagoela

Izaskun Bilbao Barandica, Ana Miranda, Jordi Sole, Josep María Terricabras, Ramón Tremosa, Miguel Urban eta Ernest Urtasun Europako Parlamentuko diputatuek zuzenbide estatuaren kalitateaz arduratzen den Europako Batzordeko presidente ordearen aurrean salatu dute Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak hobitik ateratzeko prozesua geldiarazteko erabaki judiziala

Eurodiputatuek Bruselan salatu dute Franco hobitik ateratzeko prozesua geldiarazita dagoela 14Ekainak
2019
2019 EkainaK 14 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Frans Timmermansi idatzi dioten eskutitzean eskatu diote prozesuaz interesatzea eta gogora ekarri dute “Valle de los Caídos” delakoa dela Europa mailan totalitarismoa goresten den lekua. Zentzu berean adierazi dute harrituta eta kezkatuta daudela erabakia izenpetu duten epaileek beren erabakiarekin legitimatu dutela Espainiako bigarren errepublikarekin amaitu zuen estatu kolpea, eta agiri judizial baten bidez zuka hitz egiten diotela diktadore genozida bati “Italian edo Alemanian onartezina izango litzatekeen zerbait”.

Salaketa izenpetu duten eurodiputatuek uztailaren 2an amaituko den legealdi honetan zehar parte hartu dute Europako Parlamentuan oroimen historikoa aztertu duen taldean. Posizio horretatik Europako Batzordeko presidenterako hautagai sozialistari gogoratu nahi dizkiote azken bost urteotan “arazo honen larritasunari eta sakontasunari buruz planteatu dizkioten kexak” eta adierazi dute egoera honek Europako erakundeen sinesgarritasuna urratzen duela, milaka familia direlako oraindik beren senideak bide bazterretan eta hobi komunetan bilatzen jarraitzen dutenak eta beren sufrimenduaren aurrean ezikusiarena egin dutelako. Horregatik “beste behin ere eskatzen dizugu- esan dute eskutitzean- arazo honen inguruko interesa erakuts dezazula eta zure egoeratik konpontzeko ahalegina egin dezazula. Larria litzateke Europako hiritar bati eragingo balio. Baina benetan jasanezina da hainbeste pertsonen eskubidea urratzen badu eta beste erregimen totalitarioren biktima izan ziren herrialdeetan duela hamarkada batzuk bermatu ziren egia, justizia eta erreparazioa ematen ez badira”.

Aurkeztu duten salaketan sinatzaileek azpimarratu dute Espainiako justiziako goi mailako instantziek arazo handiak dituztela Francisco Franco diktadorearen erregimen kriminalaren biktimek merezi duten egia,justizia eta erreparazioa bermatzeko eta gogora ekarri dute “Valle de los caídos” izenekoaren ibilbide eta esanahi makabroa “Europako hobi komun handiena da”, baieztatu dute. Era berean azaldu dute jeneral genozidaren biktimen senideentzat irain laidogarria izan zela beren senideak han hobiratuak izan zirenean beren errepresiogile eta hiltzaileekin batera eta azkenean Francisco Franco diktadorearen gorpuzkiak ere leku hartara eraman zirenean.

 

Interesatu Zaitez