EAJ-PNVk eskerrak eman dizkie lezoarrei azaldutako babesagatik

Jeltzaleak pozik azaldu dira legealdi honetan egindako lanarekin eta baita atzo jasotako emaitzekin ere 1310 lezoarrek egin zutelako EAJ-PNVren proiektuaren alde eta beraz, balorazio positiboa egin dute

EAJ-PNVk eskerrak eman dizkie lezoarrei azaldutako babesagatik 27Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 27 |
LEZO

PARTEKATU

Atzoko hauteskundeen ondotik, Lezoko EAJ-PNVk udal hauteskundeen inguruko lehen balorazioa egin du. “Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiegu lezoarrei atzo gugan jarritako konfiantzagatik; lan handia egin dugu azken lau urteetan eta pozik gaude Udalaren gidaritzan egindako lanarekin eta atzo lezoarrek azaldu ziguten babesarekin ere, zehazki, 1310 pertsonek babestu baitute gure lana eta gure proiektua” adierazi du Jesus Mari Martiarenak. “Duela lau urte baino boto gehiago izan ditugu eta esan bezala, guztira 1310 lezoarrek hautatu gaituzte, nahiz eta EH Bildu aurretik gera den, dena den, bien arteko aldea 108 botokoa besterik ez da izan, eta beraz, oso pozik gaude lortutako emaitzekin eta oso balorazio positiboa egiten dugu” azpimarratu du Martiarenak.

“Esan bezala, udal hauteskundeetan garaile izan den EH Bildu zoriondu nahi dugu eta baita alderdi sozialista ere, lortu dituzten emaitzengatik”. “Orain hausnarketarako unea da, hitz egitekoa eta gobernua eratzekoa; gure programak mahai gainean jarri beharko ditugu eta programei eman beharko diegu lehentasuna Lezok aurrea egiten eta hobera egiten jarraitu dezan, etorkizunera begira, herritarren ongizatea eta bizi kalitatea hobetzeko” aitortu du Martiarenak. 

“Orain arte bezala, lezoarren eta Lezoren alde lanean jarraitzeko konpromiso osoa dugu, Lezok aurrera egiten eta hobetzean jarraitu behar duelako, herritarrengan ilusioa piztuko duten proiektu berriekin herritarrei aukera berriak eskaintzeko”. “Legealdi bat motz geratzen da Lezorako proiektu oso bat garatzeko, eta beraz, lanean jarraituko dugu gure hauteskunde programan jasotako proiektuak aurrera eramatekolezoarren eta Lezoren interesen eta ongizatearen defentsan” esan du.

Azkenik, beste behin, EAJ-PNVtik eskerrak eman dizkiete herritarrei azaldutako babesagatik eta Alderdiarengan jarritako konfiantzagatik. Benetan, eskerrik asko guztiei. 

Interesatu Zaitez