Arabako diputatu nagusi eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiak proposatu du Lur Jareen hautagaitza desager dadila eta foru organo legegilerako hauteskundeetan lehengo 7 barruti berreskura daitezela
Ramiro Gonzalez Arabako diputatu nagusi eta berrautaketarako EAJ-PNVren hautagaiak apustu egin du gaur Arabako Batzar Nagusietarako hauteskundeak arautzen dituen legea aldatzearen alde, horrela, foru ganbera legegilean “lurraldeko Kuadrilla bakoitzak zuzeneko ordezkaritza eta berezko ahotsa eduki ditzan. EAJ-PNVk proposatutako aldaketa horrek aukera emango du, foru hauteskundeetan, 3 barruti izatetik 7 izatera igarotzeko eta, ondorioz, “lurraldearen aniztasun handiagoa” bermatzeko organo legegilean. “Egin dugu Gasteizi kalte egin gabe. EAJk argi du Gasteiz ezinbestekoa dela Arabako lurraldeko kohesioa eta orekarentzat”.
Proposamenaren aurkezpenean, Ramiro Gonzalezek gogora ekarri du Batzar Nagusietarako 1983ko Hauteskunde Legeak lurralde historikorako zazpi barruti ezarri zituela, Arabako Kuadrillen oraingo egiturari dagozkionak. Arau horrek, orobat, xedatu zuen ezen barruti bakoitzeko prokuradoreen banaketa biztanle-kopuruaren arabera egingo zela, betiere, bi aulki gutxienez bermatuta.
1987an legedia aldatzearekin batera, hasierako zazpi barrutiak oraingo hirurak izatera igaro ziren, hau da, Vitoria-Gasteizko eta Aiarako Kuadrillak eta Arabako gainerako udalerriak biltzen zituen beste barruti bat, Lur Jareak izenekoa. EAJ-PNVk horren ostean legea lehengoratzeko helburuz egin zuen proposamen batek ez zuen azkenean aurrera egin.
Kezka latentea eta une egokia
Arabako diputatu nagusia izateko berriro aurkeztuko den hautagaiaren ustez, hauxe da ekimenari berriro heltzeko une egokia; izan ere, “arabar askoren susmoa da euren ahotsa ez dela Batzar Nagusietara iristen, edo ez dela behar bezain indartsu eta sendo iristen”.
“Gure proposamena ez da hutsetik atera, denboran zehar luzatu den eztabaida bat da, zeren eta Araban kezka latente eta etengabea baita hori. Gainera, puri-puriko eztabaida da”. Horren harira, gogora ekarri du legealdi honetan Arabako Kuadrillek beraiek eskatu dutela hauteskunde erreforma. “Aldarrikapen hau, bestalde, gertatzen da inoiz baino ardura handiagoa daukagunean Araba bizirik dagoen lurralde bat izan dadin, non bizi kalitatea eta lurralde oreka nagusitu daitezen”.
Ramiro Gonzalezek zalantzan jarri du Kuadrilletako bizilagunek Lur Jareak izendapena euren buruaren benetako ordezkaritzat hartzen dutela. Barruti horren atzean, azpimarratu du, “Arabako zazpi Kuadrilletako bosten interesak, beharrak eta eskaerak daude”. “Batzar Nagusietan Arabako Lautadak, Añanak, Goardia-Arabako Errioxak, Gorbeialdeak eta Kanpezu-Arabako Mendialdeak zuzeneko ordezkaritza eta berezko ahotsa izan ditzaten nahi dut eta euren ahotsa desberdinduta eta bereizita irits dadin”.
Ramiro Gonzalezek ziurtatu duenez, EAJ-PNVren helburua da Araba “lurralde orekatuago eta iraunkorragoa izatea, zeinetan, bizilekua edonon egonda ere, aukera berberak jarriko baitira eskura. Zerbitzuak erabiltzeko aukera berberak baina baita Batzar Nagusietan ordezkaritza izateko ere”, argitu du. “Hori demokrazia eta lurraldean bizi diren pertsonekiko begirunea da”.
“Horregatik, lau urte barru Kuadrilla beste barruti egon behar dira. EAJ-PNVk ez die Kuadrillei bizkar emango, ez dio lurraldeari bizkar emango. Ezin diogu ez entzunarena egin eskaera horri eta ez dugu horrelakorik egin behar”. Hori dela-eta, Ramiro Gonzalezek hitzeman du “datorren legealdiaren lehenengo unetik bertatik”lanean arituko dela hauteskunde legea aldatzeko.
Berrautaketara aurkezten den EAJ-PNV-ko hautagaiak EH Bildu Arabako Batzar Nagusietan eskaera honi ezetz esan diola azpimarratu dute, hasiera batean ekimen honen alde zegoen arren. “Bizkarra eman dio Lurraldeari, Arabako landa eremuak aukeraketa zuzena izateko aukerari ezetz izan dio. Partaidetzaz hitz egiten duten, baina interesatzen zaienean bakarrik eta interesatzen zaien moduan. Ezker Abertzaleak ez du partaidetzan zinizten, Ezker Abertzaleak imposaketa erabiltzen du”.
Zentzu honetan, Ramiro Gonzálezek igandeko hauteskundeetara begira gauza bat bakarrik eskatu du, EAJ-PNV, “etorkizuna eta garapena bermatzen dituena Araba”, eta “Otegiren EH Bildu, ezetzaren EH Bilduren” artean aukeratzeko.