Prozesu parte hartzailea proposatu du EAJ-PNVk, GI-2632 Zumarragan “birpentsatzeko”

Markel Olanok azpimarratu duenez, Deskarga ireki ostean aldatu egin da errepidearen funtzioa, eta beraz funtsezkoa da kontu hau konpontzea

Prozesu parte hartzailea proposatu du EAJ-PNVk, GI-2632 Zumarragan “birpentsatzeko” 22Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 22 |
Zumarraga

PARTEKATU

EAJ-PNVren Gipuzkoako diputatu nagusi izateko hautagai den Markel Olanok Zumarragatik igarotzen den GI-2632 errepidea “birpentsatzearen” aldeko apustua egin du gaur, Deskargako autobide berria ireki ostean aldatu egin baita bere funtzioa. “Errepide honek bitan zatitzen du Zumarraga, eta kontu honi irtenbidea eman behar diogu. EAJ-PNVtik, prest gaude Udalarekin elkarlanean hasteko, gai hau funtsezkoa baita Zumarragak aurrera egin dezan”, aldeztu du. Horretarako, alderdi jeltzaleak prozesu parte hartzailea martxan jartzearen alde egin du. 

Olanok Urola Garaiko udalerria bisitatu du gaur goizean, bertako alkategai jeltzale den Josu Idigorasekin batera, eta gertutik ezagutu du errepidearen egoera. EAJ-PNVren Zumarragako Alkatetzarako hautagaiak esan duenez, kontu hau herriak dituen arazo nagusien artean dago, garapen ekonomikoa eta aparkaleku faltarekin batera. “Goialdeko auzoen eta herrigunearen arteko lotura bermatu behar dugu. Horretarako, prozesu parte hartzailea jarri nahi dugu martxan, denon artean GI-2632 errepidearen gaiari nola heldu erabaki eta Zumarragako bizilagun guztien irisgarritasuna bermatzeko”, aldeztu du. 

Interesatu Zaitez