Unai Rementeriak hitzeman du Bidesarea programari eutsiko diola Bizkaiko udalerri eta eskualde guztietako errepideak hobetzen jarraitzera begira

Plan honen aurreikuspenen barruan 43 jarduera garatu dira 111 milioi euroko inbertsioarekin, hautagai jeltzaleak aditzera eman duen bezala. Halaber, Rementeriak balioan jarri du Ermuako saihesbidea, “Ermua hobera aldatu duen” azpiegitura

Unai Rementeriak hitzeman du Bidesarea programari eutsiko diola Bizkaiko udalerri eta eskualde guztietako errepideak hobetzen jarraitzera begira  21Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 21 |
Bizkaia
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Unai Rementeria, EAJ-PNVk Bizkaiko ahaldun nagusirako aurkeztuko duen hautagaiak hitzeman du Bidesarea egitasmoaren bidez Bizkaiko udalerri eta eskualde guztietako errepideak hobetzen jarraituko duela. Programa honen barruan azken lau urteotan 43 jarduera burutu dira herrialde osoan 111 milioi euroko inbertsioak eginez: “Gure konpromisoa da Bidesarea egitasmoari jarraipena ematea, udalerri eta eskualde guztietako errepideak hobetzen jarraitzea,alegia. Azken finean, herri eta eskualde guztietako segurtasuna, konektibotasuna eta lurralde oreka hobetzea dugu helburu. Eta lan horiek guztiak, Bizkaia hobetzeaz gain, enpleguan eta bizi-kalitatean ere eragiten dutela jakinik”, esan du EAJ-PNVk gaur Ermuan egin duen ekitaldian. Herri honetan eginiko saihesbidearen balioa nabarmendu du, bere herrikideen bizitza kalitatea hobetzen lagundu duela gogoratuz.

Rementeriak adierazi du EAJ-PNVk kemen berbera jartzen duela lan handietan eta “hurbilekoetan, besteak bezain beharrezkoak direlako”, “tunel bat bezain garrantzitsuak direlako biribilgune bate do espaloi bat”. Eta, zentzu honetan azpimarratu du jeltzaleentzat “Bizkaian lehen mailako herriak eta eskualdeak baino ez daudela”.

Ahaldun nagusirako hautagaiak Ermuan izan dela aprobetxatu du herriko saihesbidearen balioa azpimarratzeko, udalerriko eta eskualde osoko herritarren bizimodua eta bizi-kalitatea hobetzea ekarri duelako. “Saihesbide honek Ermua hobeto konektatzeaz gain, herri osoa hobera aldatu du. Egunero 9.000 ibilgailu ateratzen ditu herrigunetik. Ermua da orain bizitoki atseginagoa, bizi-kalitate handiagoa duena. Eta pozik jartzen nau Aldundia aldaketa honen atzean egotea, bide horretatik jarraituko dugulako”, amaitu du.

Interesatu Zaitez