Elgoibarren datorren legealdian eginda ikusiko dituzun proposamenak

Hemen dituzu Elgoibarren datorren legealdian garatuko ditugun zenbait ekimen. Ane Beitia buru duen taldeak aurrera eramango dituen proposamenak. Gure konpromisoa, kudeaketa zorrotz eta gardenarekin jarraitzea da. Arduraz eta eraginkortasunez lan egingo dugu

Elgoibarren datorren legealdian eginda ikusiko dituzun proposamenak 17Maiatzak
2019
2019 MaiatzaK 17 |
ELGOIBAR

PARTEKATU

BIDEGORRIAN KOMUNA EZARTZEA

Bidegorrian komuna ezartzea herritar askoren eskakizuna izan da. Bizitza osasuntsu bat bultzatzeko, herriko azpiegiturak hobetuko ditugu, mugikortasunari dagokionez. Uda honetan hasiko dira Eibarrekin lotuko gaituen bidegorriaren obrak eta Uda honetan bertan jarriko dugu komun berri bat, eskaera honi erantzunez.

Foru Aldundiaren irizpideak jarraituz, behin Eibarrekin lotuta, bidegorriak argia izango du.

BOLATOKIKO PARKEA BIRGAITZEA ETA LUDOTEKA BERRIA BERTARA ERAMATEA

Elgoibarko erdiguneari bizitasuna ematen jarraitzeko, oinezkoen eremu lagunkoi bat izaten jarraitzeko eta bizitasunez betetzeko Bolatokiko parkearen birgaitzea egingo da aurrekontu parte-hartzaileek eskatu ziguten bezalaxe. Behin birgaitzea eginda, bertan, ludoteka berria eduki nahi dugu gure haurren zerbitzua erdigunera ekarriz.

Ludoteka berriak 200m2 izango ditu, gaur egungoak baino 70 metro karratu gehiago. Haurrentzako ekipamendu berri bat herriko erdigunean.

2019 an prest egongo da proiektua eta obra berehala hasiko da.

GURE NAGUSIENTZAKO BALIABIDEAK BERMATUTA

Legealdi honetan erosi dugun Santa Klarako konbentua eta San Lazaroko egoitzarekin batera, Pilarreko egoitza berriak elgoibartarren behar guztiak asetuko ditu. Zerbitzu integral bat eskainiko da horrela, pertsonak erdigunean beti erdigunean kokatuz.

Bere egunean, diputatu nagusiarekin batera proiektua plazaratu genuenean,  Pilarreko egoitza berriak Urazandin auzotarrei aparkaleku berriak egokitzeko aukera emango digu, irisgarritasuna hobetu eta auzoa biziberritzen lagunduko digu. 2022rako prest egongo da.

EGUNEKO ZENTROA

Gizarte zerbitzuaren arloari dagokionez, gaur eraikitzen hari den Eguneko Zentro berria ekainean zabaltzean, libre geratuko den espazioa Jubilatuen Biltokiari gehituko zaio. Dependentzia maila baxua duten pertsonei egokitutako zerbitzuak eskaini ahal izateko. Horrekin batera, arratsaldetan erabilpen anitzeko gune bilakatuko dugu. Elkarte desberdinek egindako eskaerei erantzuteko.

HERRIA BIZIBERRITZEA / REGENERACIÓN URBANA

Pedro Muguruza Auzoko Ikastetxea bota, bertako lur azpiko solairua mantenduz Taupada, Eskuz eta Musika taldeen Entsegu lokalentzat. Gainontzekoa bota eta aisialdirako gune bat sortu. Erreka ingurua bertatik (Pedro Muguruza eskolatik) melitonerako zubiraino gune lagunkoiago eta erosoagoa bilakatuz.

Gaur egun, eraikinean kokatuta dauden erabilpen desberdinak, birkokatu eta merezi duten gune bat emango zaie.

Auzotarrei emango diegu aukera bertan zer eduki nahi duten esateko, parkea, aparkalekuak edo biak integratuko dituen gune bat. Proiektu desberdinak proposatuz.

2020ko Urtarrilean ekingo diogu eraikina botatzearen proiektuari.

Honekin batera, Urazandi berrin kokatzen diren pabelloi zaharrak, hain zuzen, Danobat eta Goraturenak, Guasseko pabellollarekin egin zen planteamendu bera lantzen gabiltza.

IRISGARRITASUNAREN HOBETZEA URAZANDIN, ERROTA-BERRIN ETA IGERILEKU BERRIAN

Elgoibarko auzoak gertu egoteko, irisgarritasun egoki bat izatea ezinbestekoa da. Horregatik, hurrengo urteetan irisgarritasun proiektu garrantzitsuak martxan jarriko ditugu:

  • Urazandiko eskailerak mekanikoak igogailuengatik ordezkatu, 2020an gauzatzen hasiko den proiektua.
  • Pilarreko egoitza egitean, jatorrizko proiektuan azaltzen zen bezala, igogailu bat kokatuko da Urazandiko irisgarritasun hobetzeko.
  • Errota-berriko eskailera mekanikoak igogailuengatik ordezkatu
  • Igerileku berrian igogailua

IGERILEKUEN HANDITZEA

Igerilekuak handitzearen beharra nabarmena da Elgoibarren. Urtez urte igerilekuko erabiltzaileek egindako eskaera bat izan da, eskertzen diegu izan duten pazientzia, urte askoko prozesua izan bait da.

Datorren legealdi honen hasieran ekiteko Maiatzaren 23an onartuko da igerilekuen obraren esleipena eta irailean hasiko dira obrak.

Obra hau San Rokeko irisgarritasuna hobetzen jarraitzeko baliatuko dugu, eta horretarako, beste igogailu bat abian jarriko da.

Gainera, azpiegitura honen goiko aldea aprobetxatuko dugu gaur egun daudenak baino aparkaleku gehiago izateko.

PANTAILA AKUSTIKOAK ZARATAK MURRIZTEKO

Ekainaren 17an ekingo zaio Ikastolatik San Rokerainoko Pantaila akustikoak jartzeko proiektuari. Iberdrolak argindar linea bat lurperatu ostean, urte bukaeran pantailak kokatzen hasiko dira.

Donostiakoko norabidean biaduktuan eta Erretsundi parean jarriko dira eta Bilbokoko norabidean Ikastolaren atzeko aldetik institutu atzera arte.

Inbertsio honen jatorria Foru Aldundiaren zarataren maparen emaitzekin lotuta dago, hain zuzen, AP-8an Elgoibar, Zarautz eta Errenterirari ematen zaio lehentasuna, biztanleengan suposatzen duen inpaktuarengatik.

Aurreikusten da 2000 pertsonengan izango duela eragina maila desberdinetan.

Guztira, 1.5M€ baino gehiago inbertituko dira helburu honetarako, Diputazioak eta Bidegik finantzatutako obra bat izango da.

Honen bidez, Basarte, Erretsundi eta San Rokeko auzotarren bizi kalitatea hobetuko dugu, zaratak murriztuz. Baita Ikastolako eta Istutoko ikasleena ere.

SIGMA ETA ALTZOLAKO EKIPAMENDUAK

Sigmako lokal sozialeko obrak bukatzean, Altzolako lokal sozialaren obrari ekingo diogu irailean. Auzotar guztientzako lokal zabal, ireki eta polibalentea lortuko dugu horrela, auzoaren erdigunean kokatu, auzotarren elkargune bikaina lortuz. Obrak hauek irailean hasiko dira.

KUDEAKETA ZORROTZA, GARDENA ETA ARDURATSUA

Gure konpromisoa, kudeaketa zorrotz eta gardenarekin jarraitzea da, legealdi honetan bezala, gobernu ireki bat. Legealdia bukatzerako, maiatzaren 26an, Elgoibarko Udalaren zorra eta defizita 0 izango dira. Hau guztia, inbertsio garrantzitsuak egin ostean. Arduraz eta eraginkortasunez lan egingo dugu.

 

Interesatu Zaitez